Atzokoan Amorante, Iban Urizar, izan zen Donostiako Garoa liburudendan bere diska berria aurkezten, eta agian kontzertu normal bat izan beharrean disko aurkezpena zelako, Iban nahiko urduri ibili zan hasieran.
Diskoa bost kantak osatzen dute eta soinu postal batzuz lagunduta azaltzen da. Soinu postal hauek Alaitz, Joseba, Rafa eta Josunek
sortuak dira, eta 82 ale bakarrik atera dituzte, beraz, lortu nahi baduzue, azkar ibili. Nik nirea lortu nuen atzo.
Kontzertuaren hasieran diskako lau kanta abestu zituen Amorantek, Oroimenaren fruitua, Dorre baten gordetakoak, Dogma eta Oiloarena, eta kontzertua amaitzeko utzi zuen diskako bosgarren kanta, Harmoniumaz lagunduta abesten duen Otoi. Tartean abestu zituen Iparragiren Manuela, Tapia eta Leturia Banden Kanibala naiz (abesti originala ia ezagutu ezin den bertsio bat), eta bere osabak idatzitako poema baten abesti bat.
Looperrarekin asko jolasten du Ibanek, eta atzokoan arazoren bat ere izan zuen abesti baten hasieran, baino Maite Mursegok esan eta egiten duen bezala, horrelakoetan onena gelditu eta berriz hastea izaten da, eta horrelaxe egin zuen. Eta mikrofoa instrumentu batetik bestera pasatzen ibiltzeagatik, zinta amerikanak ere huts egin zuen eta azkenengo abestian mikrofonoa ez zen oso finko egon.
Ahotsa berezia dauka Ibanek, eta abesti bukaeretan batez ere gustatzen zaio ahotsa asko behartzea, abestiaren zati instrumentala ere indartzearekin batera.
Beste behin ere Garoa bete egin zen, eta oso gustura egon ginen gerturatutako guztiak, Ibanen familikoak, lagunak, baino baita Ibanek ezagutzen ez zituen beste jarraitzaile batzuk ere.
Amoranteren ibilbide musikalak jarraitzen du pausoak ematen, eta ziur nago disko honek emango duela zer esana.
Zorionak Iban!
viernes, 19 de febrero de 2016
lunes, 28 de diciembre de 2015
Petti Tabakaleran, 2015eko abenduak 26 - Paperezko kontzertua
Oraindik Tabakalera ezagutzen ez genuenentzako aukera polita izan zen larunbatekoa, alde batetik Garoak bere liburutegietatik kanpo antolatutako Paperezko kontzertu bat entzuteko, kasu hontan Petti bakarlari beratarrarekin, eta bestetik duela gutxi ateak zabaldu zituen Tabakalera eraikina ezagutzeko. Esan beharra dago, nahiz eta eraikina oso haundia izan eta oraindik nahiko hutsa dagoen, bibrazio positiboak helarazi zizkigula. Goxoa eta beroa iruditu zitzaigun, eta denon artean lortzen badugu bizitza artistikoa duen espazio bat izatea, eta eduki interesgarriak izatea, benetako erreferente bat izan daiteke Donostiako arte eta kultur ekimenentzat. Ea horrela gertatzen den, eta ea ez den bihurtzen inbertsioak gutxitu diren aitzakiarekin edukirik eta bizitzarik ez duen eraikin huts polit bat.
Juan G. Andres kazetari eta argazkilariak egin zituen aurkezle lanak, eta argazkirik atera gabe ezin gelditu, eta Pettik propinako abestia kantatzen zuen bitartean aprobetxatu zuen argazki batzuk ateratzeko. Pettik baditu disko batzuk rockeroagoak eta beste batzuk lasaiagoak, eta kasu hontan bakarka aurkeztu behar zituenez abesti lasaiagoak aukeratu zituen. Hasteko "Hauskorrak" eta "Txomin Iantziren kantua" abestu zituen.
Antolaketa aldetik arazo txiki bat izan zen. Kutxa Kultur plazan nahiko entzule elkartu ginen, eta mikrofono bat bakarrik zegoenez, elkarrizketa garaian mikrofonoa batetik bestera ibili zuten Petti eta Juanek. Juanek galdetu zion Pettiri ea nola sentitzen zen gustorago, bakarka edo talde formatuan, eta Pettik erantzun zuen bietan gustora sentitzen zela, baina bakarka aritzen zenean lehenengo 10-15 minutuetan oso urduri egoten zela. Abestien hitzei buruz esan zuen lehen berak sortzen zituela hitzak, baino zortez, orain lagun asko dituela hitzak egiten dituztenak, eta beraien lanak aprobetxatzen dituela, tartean Harkaitz Kano, oraingoan ere entzuleen artean zegoena. Gainera Pettik komentatu zuen nahiz eta berari letrak euskara batuan bidaltzen dizkioten, abesteko garaian errazago izateko beratarrera egokitzen dituela.
Ondoren 2001ean argitaratutako Arrazoiak diskako "Bihotzeko harriak" eta "Ez pentsatzea" abestu zituen, eta ondoren Bruce Springsteenen "The river"-en bertsio bat euskaraz. Juanek galdetu zion zein izan daiteken arrazoia Beran hainbeste arrakastako musikari izateko, eta Pettik erantzun zuen Udalak lokalak muxutruk uzteak eta argi indarra ere Udalak ordaintzeak(batez ere neguan hots asko egiten duelako eta berogailuak asko gastatzen duelako) asko errazten zituela gauzak hasten ari diren taldeentzat. Adin tartean izan daiteke salto bat Joseba Irazoki, Petti, Joseba B. Lenoirretik, baino gaur egun ere badaude nahiko talde eta musikari Beran.
Ondoren, "Argia heldu da" eta "Erramurik gabeko gaua" abestu zituen, eta amaitzeko, entzuleek horrela eskatuta, Xabier Leteren "Adiskide bat"-en bertsio intimista bat egin zuen, oso unkigarria.
Oso arratsalde atsegina pasa genuen, Petti, Garoa, Kutxa Kultur eta Tabakaleraren eskutik. Mila esker!

lunes, 21 de diciembre de 2015
Rafael Berrio en Garoa (20/12/2015)
En vísperas
de Santo Tomás, y coincidiendo con día de elecciones, se presentó Rafael Berrio
en la librería Garoa de Donosti acompañado de Joseba B. Lenoir a la guitarra y
Fernando Lutxo Neira al bajo. Lo primero que nos llamó la atención fueron dos
cosas: una, que para lo que iba a ser un concierto acústico había mucho amplificador y mucho cable, y lo
segundo es que el público asistente era muy distinto del público que asistió al
último Paperezko kontzertuak que dio Gorka Urbizu.
Rafael
Berrio tiene fama de buen letrista, y ayer entre los asistentes había otros
letristas y cantantes como Harkaitz Cano y Jabier Muguruza, el cual además dio
mucho juego al rebatir algunas de las afirmaciones que realizó Rafael sobre el
éxito o sobre la diferencia entre poetas y letristas.
Ejerció como
presentador o entrevistador Ricardo Aldarondo, que escribe habitualmente en el
Diario Vasco, y comentó algo sobre los
inicios de Rafael a principios de los ochenta, años en los que coincidían los
dos en los locales de ensayo, pero
Ricardo cambió rápidamente de tema, para que no salieran a relucir sus
historias de aquellos años.
Yo sí tengo
una anécdota para contar de principios de los ochenta. El primer concierto de
rock al que asistí, siendo todavía un chaval, fue hacia el año 80 o 81, en el
frontón Cinema de Zarautz, y los grupos que actuaron fueron UHF, Mogollón y
Puskerra, y uno de los integrantes del grupo UHF era Rafael Berrio. Por lo que
después de unos cuantos años, volvimos a coincidir en un concierto, Rafael con
su guitarra, y yo como oyente.
En el
concierto de ayer Rafael interpretó sobre todo temas de su último disco
“Paradoja(2015)”. Para comenzar tocó “El mundo pende de un hilo” y “Niente mi
piace”.
Ricardo le
preguntó sobre los temas que elige para escribir las letras, y Rafael contestó
que sólo hay tres temas: la muerte, el amor y el vino. Y comentó que él siempre
escribe primero las letras y después busca una música que se ajuste a esas
letras. No como en las canciones pop, que primero se escribe la música y luego
se le pone una letra que muchas veces no dice nada.
A
continuación tocó una canción del disco “Diarios”, “Santos mártires yonquis” ,
y otra del último disco, “Inanimados”. Siguió con “Simulacro” del disco 1971,
“Mis ayeres muertos”, y como propina interpretó el tema “Mis amigos”.
Comentó que
sus influencias habían sido Velvet Underground y luego Lou Reed, y sobre todo su hermano
mayor Iñaki, y dijo que había mucho humor en sus letras.
A la hora de
recomendar un libro mencionó “Desde la última vuelta del camino”, que es un
libro de memorias de Pio Baroja.
lunes, 30 de noviembre de 2015
Donostin Garoako paperezko kontzertuak: GORKA URBIZU 2015-11-29
Goiz
ederra atera zen atzo Donostian, eta maratoia egiten ari ziren hainbat ezagun
animatu ondoren, Zabaleta kaleko Garoa liburudendara gerturatu ginen eguerdi
partean, hitzordu interesgarri bat genuen eta Gorka Urbizu eta bere
kitarrarekin. Jendaurrean bakarrik ez agertzeko, atzokoan Gorkak bere arreba
Nerearen laguntza izan zuen teklatuetan. Entzuleen artean gazte asko bildu
ziren, Berri Txarrak taldeko jarraitzaileak gehienak. Gu, aldiz, ez gara Berri Txarraken oso jarraitzaileak
izan, baino Gorkak beti demostratu duenez gaitasun haundia gauza oso ezberdinak
egiteko, Peiremans edo Katamalo bezalakoak, beti egin diogu jarraipen bat bere
lan eta proiektu berriei, ea noiz ustekabean harrapatuko.
Aurkezle
bezala Ainhoa Urretabizkaia, Gazteako esatariak jardun zuen, baino galderekin
hasi aurretik, Gorkak “Zerbait asmatuko dugu” abestu zuen, “Denbora da
poligrafo bakarra” bere azken diskokoa.
Paperezko
kontzertuetan ohitura da eskatzea abeslariari liburu bat gomendatzeko, eta kasu
hontan Juan Rulforen “El llano en llamas” liburua aukeratu zuen Gorkak. Ondoren abestu zituen 2001 urteko “Eskuak”
minikanta, bere azken diskoko “Hitzen oinarri ahula”, eta Katamaloren garaira
salto egin zuen, 2008ra, Nereakin “Gurarika” eta “Betazalak eranztean” abestuz.
Gorkak
adierazi zuen faltan botatzen duela Euskal Herrian musika kritikaririk ez
izatea, eta komentatu zuen musikari asko ez dituela ikusten beste abeslari edo
taldeen kontzertuetan entzule bezala, eta hori beharrezkoa eta aberasgarria dela
musikari guztientzat.
Abeslari
bezala izan dituen erreferentziei buruz
galdetu zion Ainhoak, eta hiru kanta abestu zituen bere erreferentzi izandako
talde batzuenak: El Pasoko The Mars
Volta taldearen erderazko abesti bat, The Weakerthans talde kanadiarraren “Everything must go” eta Anariren 2000 urteko “Bihotza galdu dut”.
2005
urtean Jaio.Musika.Hil diska argitaratu Berri Txarrak taldeak, musikara profesionalki
dedikatuko zirela erabaki, eta egin zuten bira gogoratu zuen, gelditu gabe
batetik bestera ibili zirenekoa, eta munduan bueltaka ibili ondoren etxean edo
Lekunberrin zein ondo egoten den gogorarazteko, Peiremans taldearen “Send
Flowers” abestu zuen.
Azken
diska hirukoitza izanik eta hiru produktore ezberdinekin landuak, galdetu
zitzaion Gorkari ea zenbateko pisua duen produktoreak azken emaitzan, eta esan zuen Bill Stevensonek
ez zuela apenas aldaketarik egin taldeak
zeraman materialean, Ross Robinsonek
aldiz, burua irekia eramateko eta pedalekin
eta jolasteko eskatu zien, eta Ricky Falknerek, berriz, oso eragin haundia izan
du bere diskan, eta hau nabarmena da, zeren hau da nolabait
esateko Berri Txarraken disko ezberdinena.
Eta
amaitzeko, 2011ko Haria diskoko “Iraila” kanta abestu zuen.
Gorkaren
agenda nahiko beteta egoten da eta ez
dira aukera asko izaten atzokoak bezalakoak, Gorka bakarkoan ikusi, entzun eta
disfrutatzeko, eta nahiz eta jakin jende asko sarrerarik gabe gelditu zela,
atzo Garoan bildu ginen zortedunak aparteko goiza pasa genuen.
lunes, 9 de noviembre de 2015
Paperezko kontzertuak: Joseba Lenoir 2015-11-08
Atzokoan Garoa liburudendak antolatuta Paperezko Kontzertuen beste ekitaldi bat ospatu zen Zarautzen, Joseba Lenoir kitarra jolearekin.
Saioaren aurkezle bezala Leire Palacios ibili zen, Berrian idazten duen kazetaria. Josebak aipatutako liburua, Jack Kerouac-en "On the road" izan zen.
Egindako galderei erantzunez, Josebak komentatu zuen musikaz bizitzea posible dela, baino oso gogorra dela, bai fisikoki, baino batez ere psikologikoki, eta musika ezin dela 8 orduko lanbide bat bezala hartu, musikak korapilatzen zaituelako eta 24 orduko lan bat dela, eta horrek suposatzen duela beste gauza asko albo batean utzi beharra. Bestetik, komentatu zuen bizirik sentitzeko beti aldatzeko eta gauza berriak egiteko beharra daukala, eta bestela aspertu edo agobiatzen hasten dela. Horrek eramaten du musika formatu ezberdinetan praktikatzera, bakarkakotik taldeko lanera pasatzea, eta berak zioen bezala, Garoatik jasotako gonbidapenak asko poztu zuen, zerbait berria prestatzera behartzen zuelako. Eta une oro oso prestu eta gertuko agertu zen.
Josebak bi kitarra akustiko erabili zituen, eta txorkatilean karakola edo haziekin egindako tira bat perkusioko instrumentu bezala. Eta bere laguntzaile izan zen Lutxo Neirak, aldiz, kontrabaxua, baxu akustikoa, Elka X-50 organu bat, eta xilofono bikoitz bat erabili zituen. Beraz, instrumentu elektriko bakarra, organoa, eta ez zen egon ez kitarra elektrikorik ezta ere efekturik edo pedalik. Play-lista osatzeko batetik Tenpesta diskoko abesti batzuk abestu zituen, esaterako Erraietatik Erran eta Itsu eta Biluzi, eta bestetik, proiektuan duen disko berrian grabatuko dituen beste batzuk, Friscora bidean eta Ezekiel adibidez. Eta amaitzeko, propina bezala, azkenengo paperezko kontzertuan Garoan izan zen Xabier Montoiaren Izorra Hadi abestia. Ez da erraza rockero bat liburutegi bateko eremura egokitzea, baino Joseba oso ondo moldatu zen, eta prestatutako moldaketak ere oso egokiak izan ziren.
Beste behin ere, goiz atsegina pasa genuen Garoara hurbildu ginenok.

domingo, 8 de noviembre de 2015
Lou Topet Modelo aretoan 2015-11-06
Ostiralean Lou Topet taldeak bere bigarren diska, Abesti bat gutxiago diska-liburua, aurkeztu zuen Zarauzko Modelo Aretoan. Lehenengo diskarekin arrakasta haundia lortu ondoren, eta bertigo pixkat ere bai, hain denbora gutxian hainbesteko kritika onak jaso izanagatik, tartetxo bat hartu dute bigarrengo disko hau prestatzeko. Oier Aranzabal eta Harkaitz Cano-ren arteko joku bat izan da abesti hauen hitzen itzulpena, eta honen ondorioz disko bat argitaratu beharrean disko-liburu bat izan da emaitza, Harkaitzen testu labur batzurekin hizkuntzak eta itzulpena gaitzat harturik.
Hasteko disko-liburuaren aurkezpen bat egin zuten Oier, Harkaitz eta Gari Berasaluzek. Eta ondoren, motorrak berotzeko, diskoan parte hartu duen Giorgio Basmattik bere OSO FAN proiektuakin abesti batzuk abestu zituen, Oriol Flores bateri jotzailearekin. Entretenigarria izan zen, baino batzuetan bazirudien Oriolen erritmoa ez zela Giorgioren ahotsaren beharretara egokitzen. Giorgio saiatu zen entzuleak animatzen, tartean txiste batzuk ere eginez tren txu-txuari buruz adibidez, baino jendea Lou Topet entzuteko desiatzen zegoen.
Iritxi zen Lou Topet-en txanda, eta demostratu zuten taldearen eboluzioan beste pausu haundi bat eman dutela aurrerantz. Alde batetik kitarrajolea aldatu dute, Unairen tokia orain Rafa Ruedak betetzen duelarik, eta soinuen aukerak asko zabaltzen dira Rafakin distortzioak eta saturazioak erabiliz. Eta bestetik, aparteko gonbidatu bat izan zen taula gainean, Joserra Senperena teklatuak eta Hammond organoa jotzen. osagai hauekin, eta hasieratik datozen partaideek irabazi duten esperientziarekin, lortu duten emaitza oso maila altukoa da.
Modelo Aretoa ez da askotan betetzen, baina ostirala egun horietako bat izan zen. Eta entzuleen artean, kontzertuetan ikusten ez diren aurpegi asko, batzuk Garoa liburudenda eta literaturan ingurukoak. Hori ere lortzen du Lou Topet taldeak, eta eskertzekoa da.
Kontzertuan diska berriko abesti guztiak abestu zituzten, eta lehenengo diskoko hiru abesti ere bai. Eta oholtzan gainean ere izan ziren Unai Martinez orain arteko kitarrajolea, eta Ainara Lozano eta Giorgio Basmatti ahotsetan. Soinu aldetik oso ondo entzuten zen, naiz eta une batzuetan abestien letrak ulertzea zail samarra egiten zen.
Giro bikaina egon zen, eta entzuleak oso gustora irten ginen, eta taldekoak ere kontentu ziren amaieran.
Nahiko argazki eta bideo kamara egon ziren, eta suposatzen dut aprobtxatuko dutela ekitaldiaren bideo txukun bat egiteko.
Esan bezala, beste pausu haundi bat eman du Lou Topetek lan honekin, eta ematen dituzten hurrengo pausoak ere horrelako haundiak badira, aukera asko dituzte urrutira irixteko.

lunes, 2 de noviembre de 2015
Ezra Furman (31-10-2015)
Interesante propuesta la que presentaba Gaztemaniak el
viernes en el Modelo de Zarautz: los donostiarras Albert Cavalier como
teloneros, y Ezra Furman como cabeza de cartel, haciendo una parada entre
nosotros en su ocupadísima gira, en la que solo en el mes de octubre ha tenido
18 bolos y que le han hecho recorrer Montreal,
Quebec, New York, Dublin, Londres, Berlin, Paris, … Y Zarautz.
Para comenzar la noche, Albert Cavalier intentaron que la
gente se pusiera de pie para bailar con su música, pero sólo lo consiguieron en
parte. Estaba claro que la mayoría de los asistentes se estaban reservando para
bailar con Ezra. A pesar de todo, Albert Cavalier se mostraron descarados y
disfrutaron de su oportunidad para interpretar unas canciones en inglés, con
aire fresco, intercambiandose el bajo entre ellos ya que a todos les gusta más
tocar la guitarra.
Y por fin llegó el momento de Ezra Furman, y se notó, porque
enseguida la gente se puso de pie y se acercó a las primeras filas. Ezra Furman
and The Boyfriends tienen un directo muy bien trabajado en el que se nota la
acumulación de bolos. Y Ezra, ejerce de
buen frontman, y tiene la capacidad de atraer todas las miradas del público. The
Boyfriens forman una muy buena banda, con Jorgen Jorgensen al bajo, Sam Durkes
a la bateria, Ben Joseph a la guitarra y teclado, y sobre todo Tim Sandusky, que ha sido el productor del último disco
Perpetual Motion People, y que con su saxo tenor le da un toque muy especial a
las canciones.
A lo largo
del concierto fueron interpretando canciones sobre todo de sus dos últimos
ábumes, Days of the dog de 2013 (My Zero, I Wanna destroy myself, And maybe God
is a train, At the bottom of the ocean, Cherry Laud, Tell them all to go to
hell) y Perpetual Motion People de 2015(Body was made?, Ordinary life, Restless
year, …). En mitad del concierto Ezra dio descanso a parte del grupo, e
interpretó a duo con el teclado la canción DOWN, del album Year of no
returning, una canción muy intimista que habla sobre la depresión y la
desesperanza.
Y para terminar, como propina, volvió a interpretar dos
canciones en solitario, solo con su voz y su guitarra, muy emotivas, Lives to fly y Wild feeling (esta es del año
2008), e invitó a todos los asistentes a acompañarle a la playa, dondo prometió
que interpretaría más canciones.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)