Atzokoan hasi zen 2016ko Rockumentalak ekimena, eta oso indartsu hasi zen gainera.
Hasteko Ane Arruti, Arrutiko Intxaurraken txanda izan zen, eta bere proiektua aurkezteko parada izan zuen. 2012an grabatu zuen bere maketa bakarra eta nahiz eta azkenaldian denbora gehiegirik ez dedikatu musikari, baditu abesti berri batzuk konposatuta. Eta atzokoan gainera, lehenengo aldiz, looper eta pedal batzuk ere erabili zituen. Aukera ondo aprobetxatu zuela esan dezakegu.
Oso tarte txiki baten ondoren Duke Garwood igo zen oholtzara. Duke-k gero Mark Laneganekin jo behar zuen, baino Marken kontzerturako giroa prestatzeko asmoarekin, ordu erdiko saiotxo bat egin zuen, bere kitarra eta ahotsarekin. Oso lan txukuna egin zuen, baino pena bat da musikariari errespetu gehiago azaldu beharrean, jendea nola ibili zen aretotik sartu eta atera, eta baita aretoaren barruan ondokoarekin hizketan, bide batez beste entzuleei enbarazu eginez. Taberna batean horrelakoak gertatzea arruntagoa da, baino areto batean sarrera ordaindu eta horrelakoak gertatzea, ulertezina da.
Eta azkenean, iritxi zen entzule gehienak zain zeuden unea, Mark Laneganen kontzertuarena. Mark tipo gogorra da eta oso hitz gutxikoa, baino adierazi behar duena oso ondo transmititzen du musikaren bitartez. Oso pertsonala da bere ahots latza, eta atzokoan erakutsi zuen zer gutxi behar duten artista haundiek abesti onak egiteko. Atzokoan talde formatu berezia ekarri zuen, baxua (Frederick Jacques) eta bi kitarrekin (Duke Garwood eta Jeff Fielde), eta oso lan txukuna egin zuten denek. Soinu teknikariak ere oso lan ona egin zuen eta oso ondo entzuten ziren instrumentu eta ahotsaren matiz guztiak. Ordubeteko saioa eskeini zuten, eta ondoren propina bezala beste bi abesti jo zituzten. Eta zerbait nabarmentzekotan, azkenengo abestia izan zen kontzertuko momentu bikainena. Mark eta Jeff bakarrik jardun ziren, eta Jeffek kitarrarekin bere maisutasuna erakutsi zuen. Abesti hau entzuteagatik bakarrik pena merezi zuen atzoko kontzertura gerturatzeak.
Aurtengo programazioa ikusita, badirudi maila oso altutik hasi eta zerbait jeisten joan daitekela, baino balorazioak amaieran egin beharko dituzte antolatzaileek. Ea maila mantentzeko gai diren ekitaldi guztietan, eta ea lortzen duten entzuleak erakartzea Modelo Aretoa atzo bezala beteta egon dadin saio guztietan.
viernes, 27 de mayo de 2016
lunes, 23 de mayo de 2016
Literaturia
Aste bukaera hontan Literaturia ospatu da Zarautzen, eta gu izandako saioetara behintzat, ikusle eta entzule mordoa gerturatu dira.
Tamalez ostiralean ezin izan genuen Amorantek parte hartzen zuen saiora gerturatu, eta aurtengo lehenengo kontaktua Literaturiarekin larunbat goizean izan zen, Itu Bandak eta Kaluse taldeak aurkeztu zuten "Isabel Iturberen bizitza eta heriotza" lanaren estreinaldian. Urduritasuna nabaria zen hasieran, baino lan oso txukuna eta interesgarria aurkeztu zuten musika, hitzak eta irudiak tartekatuz.
Gure ustez azkenengo abestiak indarra kentzen dio hitzei eta egokiagoa litzateke azken abesti hau kendu eta antzezlana amaitzea azkenengo esaldiarekin, baino hau gure iritzi pertsonala da.
Igande arratsaldean, ezaguna dugun Joseba Irazokiren txanda izan zen, oraingoan Beñat Axiariren laguntzarekin. Aukera izan genuen abesti tradizionalen bertsioak entzuteko, Billie Holidayk abesten zuen "Strange fruit" edo "I'll be waiting" bezalakoak, Itxaro Bordaren poema bat ere entzun genuen, Josebaren hainbat kantu (Inuxente bortxatua , Bisita, Udaberriko eguzki, ...) etabar. Hau guztia Beñaten perkusioa eta bere ahots finaren jokuekin lagunduta (baita tronpetaren sordina ere imitatzera ausartu zen). Esan daiteke Josebak aurkitu duela bere neurriko laguna inprobisazioarekin jolasteko, Beñat.
Pena batekin gelditu ginen kontzertura gerturatutakoak, eta izan zen propinarik ez zutela jo. Entzuleak gogoarekin gelditu ginen gehiago entzuteko, baino Joseba eta Beñat ez ziren oholtzara itzuli beste pixkat inprobisatzen jarraitzeko.
Ikusiko dugu Literaturiako antolatzaileek zer balorazio egiten duten, baino badirudi aurtengoa ere arrakastatsua izan dela.

lunes, 16 de mayo de 2016
Mikel Urdangarin Zarauzko Garoan (2016-05-15)
Atzokoan ikasturte hontako azkenengo Paperezko kontzertuaz gozatzeko aukera izan genuen Zarauzko Garoa liburudendara hurbildu ginenok. Entzuleen artean aurpegi berri asko, eta tartean neska gazte koadrillak ere bai.
Hasierako urduritasunak gainetik kentzeko, Mikelek askotan aukeratzen duen bezala, "Urriko poema" abesten hasi zuen kontzertua. Taldearekin jo edo bakarka jo alde haundia dago, taldeak asko babesten duelako, baino atzokoan demostratu zuen Mikelek bakarka ere ondo modaltzen dela, eta kitarrarekin batez ere nahiko arpegio eta pasarte zailak jotzera ausartu zen, eta lehenengo abestiko urduritasunak eragindako akats batzuk kenduta, oso maila altua erakutsi zuen.
Aurkezle bezala Oier Aranzabal ibili zen, eta larunbatean Donostian Mikelek aukera haundirik ez zionez eman galderak egiteko, atzokoan Oierrek aurrea hartu zion eta hasieratik ibili zen galderak egiten, naiz eta Mikelek ez duen galderarik behar mikrofonoa hartu eta istorioak kontatzeko.
Ondoren abestu zituen Hau ez da amodiozko kanta, Euria ari du, errefuxiatuen egoerak salatzen dituen Oihal puska bat eta Irailean. Abesti honekin kontatu zuen bazuela melodia bat oso barneratua, baino ez zituela letra egokiak aurkitzen melodia horrentzat, eta denbora luzez egon zela abesti honekin blokeatuta. Galdetu zioten ea ez zitzaion bururatu bere hainbat abestirentzat letrak egin dituzten idazleei letra bat eskatzea, baino erantzun zuen melodia hain barneratua izanik, abestiaren letrak berea izan behar zuela, eta inspirazioaren zain egotea erabaki zuela letra hau noiz osatuko zain.
Jarraian Egunkariaren itxiera salatzeko konposatutako Ezin esan abestu zuen, eta gero Anek idatzi dit zutaz, eta Zeruak eta lurrak abestu zituen. Bere prontoari buruz galdetutakoan, bidai bateri buruzko anekdota bat ere kontatu zuen, baino hori atzo Garoara hurbildutakoentzat bakarrik geldituko da.
Paperezko kontzertu guztietan bezala, liburu bat gomendatzeko eskatu zioten Mikeli, eta baten ordez hiru gomendatu zituen: Karmele Jaioren Orain hilak ditugu poesia liburua, Unai Elorriagaren Iazko hezurrak eta Gerardo Markuletaren azken lana.
Eta amaitzeko, Mikelek bere eskuzabaltasuna agertzeko entzuleei galdetu zien ea zer abesti nahi zuten entzun. Lehenengo eskaera aspaldi jo gabeko abesti bat izan zen, eta bigarren aukera bat eskatu zuen. Bigarren eskaera Zurekin izan zen eta hori abestu zuen. Eta kontzertua horrela amaituko zela zirudienean, beste eskaera bat onartu zuen, Abendua. Letra osoa gogoratzeko arazoak izango zituela adierazi zuen Mikelek, baino Oier azkar ibili zen eta bere mugikorrean abestiaren letra aurkitu eta horrela amaitu zuen Mikelek kontzertua, Abendua kantatuz Oier mugikorrean letrak irakurriaz.
Eskerrik asko Mikel!
Eta eskerrik asko Garoako lagunei. Hurrengo ikasturtean gehiago.

lunes, 18 de abril de 2016
Paperezkoak: Aguxtin Alkhat
Atzoko igande goiza eguzkitsua irten zen, baino eguerdirako euria iragarrita zegoenez, Garoara hurbildu ginen Paperezko Kontzertuen proposamen berri batetaz gozatzera. Kontzertua hasi aurretik, Literaturiakoak ibili ziren aurtengo ekimeneko promozio bideoa grabatzen, datak gainean dituzte eta, maiatzaren 19tik 22ra ospatuko bait da "Larrua" gaitzat hartuta.
Aguxtin Alkhatek bi diska ditu argitaratuta, eta atzokoan bi lan hauetako abesti batzuek plazaratu zituen, Julien Labat kitarristaren laguntzarekin. Abestiak aukeratzerakoan abesti oso rockeroak aukeratu beharrean, biko formatuari gehien egokitzen zaizkionak abestu zituen. Horrela, 2013an argitaratutako "Ihes egin" diskatik "Gaua eta egunez", "Laia" (bere alabari idatzitakoa) eta "Ihes egin", eta 2015ean Elkarrekin grabatutako "Haizeen meneko" diskatik "Amaieran", "Zenbat galde" eta "Bilatzen". Abesti guztiak Aguxtinenak dira, "Hasperen" izan ezik, hau Julienek egina da.
Abestiak osatzerakoan Agustinek esan zuen berak beti lehenengo doinua lantzen duela, eta ondoren, doinuaren gainean hitzak ipintzen ditu, bertsolariek egiten duten moduan. Aitortu zuen ere bertsolarien bapateko lan horretan ez dela ausartzen jende aurrean, eta horregatik ikasi zuela kitarra jotzen bere anaia zaharrarekin.
Bere iparraldeko hizkerarekin eta musika errazarekin, abestiak oso atseginak dira entzuteko, eta gehiago atzo bezalako gune lasai batean. Hala ere, abesti bat baino gehiagotan gelditu nintzen beste era bateko amaieraren zain, hau da, abestiaren amaiera iragarriko zuen aldaketaren baten zain. Baino itxaron gabeko amaiera hauek ere badute bere xarma.
Aguxtinek atzoko kontzerturako Khaled Hosseini-ren "Mille soleil splendides" liburua gomendatu zuen.
Atzokoan ere lortu zuten gure Garoako lagunek goiz plan atsegin bat antolatzea.

viernes, 19 de febrero de 2016
Amorante: disko aurkezpena
Atzokoan Amorante, Iban Urizar, izan zen Donostiako Garoa liburudendan bere diska berria aurkezten, eta agian kontzertu normal bat izan beharrean disko aurkezpena zelako, Iban nahiko urduri ibili zan hasieran.
Diskoa bost kantak osatzen dute eta soinu postal batzuz lagunduta azaltzen da. Soinu postal hauek Alaitz, Joseba, Rafa eta Josunek sortuak dira, eta 82 ale bakarrik atera dituzte, beraz, lortu nahi baduzue, azkar ibili. Nik nirea lortu nuen atzo.
Kontzertuaren hasieran diskako lau kanta abestu zituen Amorantek, Oroimenaren fruitua, Dorre baten gordetakoak, Dogma eta Oiloarena, eta kontzertua amaitzeko utzi zuen diskako bosgarren kanta, Harmoniumaz lagunduta abesten duen Otoi. Tartean abestu zituen Iparragiren Manuela, Tapia eta Leturia Banden Kanibala naiz (abesti originala ia ezagutu ezin den bertsio bat), eta bere osabak idatzitako poema baten abesti bat.
Looperrarekin asko jolasten du Ibanek, eta atzokoan arazoren bat ere izan zuen abesti baten hasieran, baino Maite Mursegok esan eta egiten duen bezala, horrelakoetan onena gelditu eta berriz hastea izaten da, eta horrelaxe egin zuen. Eta mikrofoa instrumentu batetik bestera pasatzen ibiltzeagatik, zinta amerikanak ere huts egin zuen eta azkenengo abestian mikrofonoa ez zen oso finko egon.
Ahotsa berezia dauka Ibanek, eta abesti bukaeretan batez ere gustatzen zaio ahotsa asko behartzea, abestiaren zati instrumentala ere indartzearekin batera.
Beste behin ere Garoa bete egin zen, eta oso gustura egon ginen gerturatutako guztiak, Ibanen familikoak, lagunak, baino baita Ibanek ezagutzen ez zituen beste jarraitzaile batzuk ere.
Amoranteren ibilbide musikalak jarraitzen du pausoak ematen, eta ziur nago disko honek emango duela zer esana.
Zorionak Iban!

lunes, 28 de diciembre de 2015
Petti Tabakaleran, 2015eko abenduak 26 - Paperezko kontzertua
Oraindik Tabakalera ezagutzen ez genuenentzako aukera polita izan zen larunbatekoa, alde batetik Garoak bere liburutegietatik kanpo antolatutako Paperezko kontzertu bat entzuteko, kasu hontan Petti bakarlari beratarrarekin, eta bestetik duela gutxi ateak zabaldu zituen Tabakalera eraikina ezagutzeko. Esan beharra dago, nahiz eta eraikina oso haundia izan eta oraindik nahiko hutsa dagoen, bibrazio positiboak helarazi zizkigula. Goxoa eta beroa iruditu zitzaigun, eta denon artean lortzen badugu bizitza artistikoa duen espazio bat izatea, eta eduki interesgarriak izatea, benetako erreferente bat izan daiteke Donostiako arte eta kultur ekimenentzat. Ea horrela gertatzen den, eta ea ez den bihurtzen inbertsioak gutxitu diren aitzakiarekin edukirik eta bizitzarik ez duen eraikin huts polit bat.
Juan G. Andres kazetari eta argazkilariak egin zituen aurkezle lanak, eta argazkirik atera gabe ezin gelditu, eta Pettik propinako abestia kantatzen zuen bitartean aprobetxatu zuen argazki batzuk ateratzeko. Pettik baditu disko batzuk rockeroagoak eta beste batzuk lasaiagoak, eta kasu hontan bakarka aurkeztu behar zituenez abesti lasaiagoak aukeratu zituen. Hasteko "Hauskorrak" eta "Txomin Iantziren kantua" abestu zituen.
Antolaketa aldetik arazo txiki bat izan zen. Kutxa Kultur plazan nahiko entzule elkartu ginen, eta mikrofono bat bakarrik zegoenez, elkarrizketa garaian mikrofonoa batetik bestera ibili zuten Petti eta Juanek. Juanek galdetu zion Pettiri ea nola sentitzen zen gustorago, bakarka edo talde formatuan, eta Pettik erantzun zuen bietan gustora sentitzen zela, baina bakarka aritzen zenean lehenengo 10-15 minutuetan oso urduri egoten zela. Abestien hitzei buruz esan zuen lehen berak sortzen zituela hitzak, baino zortez, orain lagun asko dituela hitzak egiten dituztenak, eta beraien lanak aprobetxatzen dituela, tartean Harkaitz Kano, oraingoan ere entzuleen artean zegoena. Gainera Pettik komentatu zuen nahiz eta berari letrak euskara batuan bidaltzen dizkioten, abesteko garaian errazago izateko beratarrera egokitzen dituela.
Ondoren 2001ean argitaratutako Arrazoiak diskako "Bihotzeko harriak" eta "Ez pentsatzea" abestu zituen, eta ondoren Bruce Springsteenen "The river"-en bertsio bat euskaraz. Juanek galdetu zion zein izan daiteken arrazoia Beran hainbeste arrakastako musikari izateko, eta Pettik erantzun zuen Udalak lokalak muxutruk uzteak eta argi indarra ere Udalak ordaintzeak(batez ere neguan hots asko egiten duelako eta berogailuak asko gastatzen duelako) asko errazten zituela gauzak hasten ari diren taldeentzat. Adin tartean izan daiteke salto bat Joseba Irazoki, Petti, Joseba B. Lenoirretik, baino gaur egun ere badaude nahiko talde eta musikari Beran.
Ondoren, "Argia heldu da" eta "Erramurik gabeko gaua" abestu zituen, eta amaitzeko, entzuleek horrela eskatuta, Xabier Leteren "Adiskide bat"-en bertsio intimista bat egin zuen, oso unkigarria.
Oso arratsalde atsegina pasa genuen, Petti, Garoa, Kutxa Kultur eta Tabakaleraren eskutik. Mila esker!

lunes, 21 de diciembre de 2015
Rafael Berrio en Garoa (20/12/2015)
En vísperas
de Santo Tomás, y coincidiendo con día de elecciones, se presentó Rafael Berrio
en la librería Garoa de Donosti acompañado de Joseba B. Lenoir a la guitarra y
Fernando Lutxo Neira al bajo. Lo primero que nos llamó la atención fueron dos
cosas: una, que para lo que iba a ser un concierto acústico había mucho amplificador y mucho cable, y lo
segundo es que el público asistente era muy distinto del público que asistió al
último Paperezko kontzertuak que dio Gorka Urbizu.
Rafael
Berrio tiene fama de buen letrista, y ayer entre los asistentes había otros
letristas y cantantes como Harkaitz Cano y Jabier Muguruza, el cual además dio
mucho juego al rebatir algunas de las afirmaciones que realizó Rafael sobre el
éxito o sobre la diferencia entre poetas y letristas.
Ejerció como
presentador o entrevistador Ricardo Aldarondo, que escribe habitualmente en el
Diario Vasco, y comentó algo sobre los
inicios de Rafael a principios de los ochenta, años en los que coincidían los
dos en los locales de ensayo, pero
Ricardo cambió rápidamente de tema, para que no salieran a relucir sus
historias de aquellos años.
Yo sí tengo
una anécdota para contar de principios de los ochenta. El primer concierto de
rock al que asistí, siendo todavía un chaval, fue hacia el año 80 o 81, en el
frontón Cinema de Zarautz, y los grupos que actuaron fueron UHF, Mogollón y
Puskerra, y uno de los integrantes del grupo UHF era Rafael Berrio. Por lo que
después de unos cuantos años, volvimos a coincidir en un concierto, Rafael con
su guitarra, y yo como oyente.
En el
concierto de ayer Rafael interpretó sobre todo temas de su último disco
“Paradoja(2015)”. Para comenzar tocó “El mundo pende de un hilo” y “Niente mi
piace”.
Ricardo le
preguntó sobre los temas que elige para escribir las letras, y Rafael contestó
que sólo hay tres temas: la muerte, el amor y el vino. Y comentó que él siempre
escribe primero las letras y después busca una música que se ajuste a esas
letras. No como en las canciones pop, que primero se escribe la música y luego
se le pone una letra que muchas veces no dice nada.
A
continuación tocó una canción del disco “Diarios”, “Santos mártires yonquis” ,
y otra del último disco, “Inanimados”. Siguió con “Simulacro” del disco 1971,
“Mis ayeres muertos”, y como propina interpretó el tema “Mis amigos”.
Comentó que
sus influencias habían sido Velvet Underground y luego Lou Reed, y sobre todo su hermano
mayor Iñaki, y dijo que había mucho humor en sus letras.
A la hora de
recomendar un libro mencionó “Desde la última vuelta del camino”, que es un
libro de memorias de Pio Baroja.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)