domingo, 28 de diciembre de 2014

Garoako Paperezko kontzertuak, NAPOKA IRIA 2014-12-28



Gaur abenduak 28 izan arren, Garoakek ez ziguten inozentada bat egin gaurko kontzertuarekin. Hiru hilabete pasa dira jakin genuenetik Napoka Iriak Garoako Paperezko kontzertuetan parte hartuko zuela, eta luzea egin zaigu itxaronaldia. Baino eguna iritxa da, eta kontzertuan izan eta gero, lasai esan dezakegu pena merezi izan duela hain luze zain egoteak.
Goiz hotza eta euritsua zegoen Zarautzen, eta horrelakoetan Garoakoek prestatzen duten harrera gaurkoan kalean ezin izan da egin, eta mahaia eta edalontziak barrukaldean prestatu dituzte.
Entzuleak, berriz, normalean baino urduriago, zerbait bereziaren testigu izango zirenaren esperoan. Eta jende artean, lasai lagunekin hitzegiten eta ardo beroa dastatzen, Miren eta Ander.
Ordua irixterako bakoitza bere tokian eserita zen, eta Aritzen aurkezpen motzaren ondoren, lehenengo abestia entzun dugu. Napoka Iriak bere ibilbidearen errepaso bat egin du gaurkoan, hasi lehenengo maketatik eta azkenengo diskorarte, “Arnasten ikasteko berriz”. Lehenengo maketako abesti bat jo dute, Kea, zuzenean grabatutako diskoko beste bat, atzerrian ikasterakoan konposatutako Poorstrat 58, azkenengo diskoko  Disonantziak, eta amaitzeko, arribitxi bat, Pearl Jam taldearen Society abestiaren bertsio bat.
Bikote honen bereizgarrietako bat beraien arteko konplizitatea da, eta gaur ere argi gelditu da. Bien arteko begiradak gurutzatzen direnean magia berezi bat sortzen da beren musikan. Eta entzuleek ere hori nabaritzen dugu.
Bidean kontatu dituzte beren hasierako kontuak, tabernetara joaten zirenean kitarra eskuan zutela baimena eskatuz bertan kontzertu bat emateko, Japoniara egindako lehenengo bidaia, zuzenean egindako disko grabaketa, eta azkenengo grabaketa Sarako estudioan. Hitzegiteko gogoarekin hurbildu dira Garoara, eta oso gertukoak agertu dira.
Entzuleek oso goiz atsegina pasa dugu, eta esango nuke Ander eta Miren ere gustora egon direla gure artean.
2015an Napoka Iriak 10. urteurrena ospatzen dutela eta festaren bat antolatu eta denok gonbidatzekotan gelditu dira.
Eskerrik asko beraz Napoka Iriari, eta Garoari ekimen hau antolatzeagatik. Jarraitu horrela.Gu hor izango gara parte hartzeko prest.