domingo, 7 de junio de 2015

Rockumentalak: aste bukaera ahastezina

Aste bukaera hau ez dute luzaroan ahastuko Rockumentalakeko antolatzaileek. Gaur begizuloak izango dituzte, baino ahoko irrifartxoa ez zaie egun batzuetan kenduko. Bi gauetan jarraian Modelo Aretoa beteta, sarrera guztiak agortuta, jendea kanpoan sarrerarik gabe, eta gainera egun batetik bestera oso jende ezberdina entzuleen artean, tartean oso jende gaztea ere bai, eta kanpotar ugari ere bai entzuleen artean.

Gabonetan loteriara jolasten denean, oso jende gutxiri tokatzen saio saria. Tokatzen zaionari gustura izaten da, baino beste guztiak jolasten jarraitu behar saririk nahi badute. Aste bukaera hontan sarrera bat eskuratu eta Modelotik pasa garen guztiok jaso dugu saria, eta sari potoloa gainera. Bi emanaldien bukaeran jendearen aurpegiak ikusi eta komentarioak entzutea besterik ez zen behar: zer zorte daukagun Zarautzen Rockumentalak bezalako ekimen bat antolatzen dutelako. Horrela jarraitu dezatela urte askotan.

Ostiralen Mikel Laboari omenaldi bat egin zitzaion, alde batetik bere alarguna den Marisol Bastidak egindako dokumentala proiektatu zen, Mikel Laboa 1934-2008, eta ondoren, espreski gau hontarako elkartutako talde baten kontzertua izan zen, Deusoideak, Mursego eta Lisabö taldeko kideek osatuta, eta Mikel Laboaren abestiekin prestatutako emanaldia. Nire ustez bi kitarrak altuegi zeuden eta horren ondorioz ahotsak ulertzea kosta egiten zen, baino kontzertu bikaina eman zuten. Aipatzekoa da batez ere Maite Mursegoren lana bere ahots eta instrumento ezberdinekin.

Nire ondoan zegoen lagun batek galdetu zidan dokumentala hasi aurretik ea ondoren zegoen kontzertua nork emango zuen, eta zer musika estilo egiten zuten. Ez zituen ezagutzen ez Lisabo ezta Mursego ere, eta esan nion Lisabo talde rockeroa dela, eta Mursego izan daitekela XXI mendeko Laboa, neska gaztea, gustatzen zaio bere abestietan esperimentatzea eta arriskatzea, bere garaian Laboak egin zuen bezala.

Larunbatean berriz, kartel bikoitza zegoen programatuta, alde batetik Joseba B. Lenoir Gang, eta ondoren Luke Winslow amerikarra.

Joseba eta bere taldekideak, Felix eta Xan Willis Drummond taldekoak, eta Napoka Iriako Miren eta Ander, oso ezagunak dira euskal musikazaleen artean, eta hasieratik nabaritu zen jarraitzale asko ekarri zituztela Zarautza. Lehenengo abestietatik kriston martxa ipini zuten, eta Joseba berehala hasi zen jendeari tente ipini eta dantzan hasteko eskatuz. Lortu zuen entzuleek kasu egitea, eta jende asko bildu zen lehenengo filetan, eta baita erdiko eta alboko pasiloetan ere. Kontzertu oso potentea eman zuten. Noski antzematen da taldekide guztiek duten esperientzia luzea oholtza gainean, baino hala ere bazirudien zerbait demostratu beharra zutela, zeren oso motibatuta egon ziren gau guztian. Amaitzeko Neil Youngen abesti bat jo zuten, Mirenek abestua.

Denbora tarte bat egon zen oholtza Luke Winslowentzat prestatzeko, eta tarte hortan jendearen komentarioak oso positiboak. Zer talde potentea osatu duen Josebak, zer mailako musikariak. Baino oraindik gaueko onena etortzeko zegoen.

Luke Winslow eta taldeak oholtzara igotzerako lan pixkat aurreratua zuten, zeren aurreko kontzertuak entzuleak bero eta prest utzi zituen hurrengo kontzerturako, eta horrela kontzertuaren hasieratik jendea zutik ipini zen eta dantzatzeari ekin zion. Modeloko eserlekuengatik, badira kontzertuak ia bukaerarte jendea zutitzen ez dena, eta horrek musikariei ere ez dio laguntzen. Aldiz, hasieratik jendearen erantzuna ikusita, Luke Winslow eta taldea ere gora etorri ziren, eta izugarrizko kontzertua eman zuten. Lukek oso ahots goxoa du eta kitarrarekin ere ez da esku motza. Gehienbat azkenengo diskoko abestiak aurkeztu zituzten, eta nabarmentzekoa da batez ere abestien zati suabetan lortzen zuten bolumen txikia. Tarteka taldeko kitarra  italiarra den Roberto Lutik ere oso solo politak jo zituen. Bi abestiren artean, Inesen urtebetetzea zela eta, Zorionak abesten hasi ziren, eta Luke eta taldeak abestia heldu eta beraiek ere abestu zuten. Gustora izango da Ines, horrelako opariak ez dira urtero jasotzen. Lukek ez zuen amaitzeko gogo askorik, eta bisaren ondoren, ia argiak pixteko garaian, beste ezken abesti bat jotzera animatu zen. Hau amaitutakoan oholtzatik jeitsi eta erdiko pasilotik irten zen, zaletu guztien artetik, denei eskua emanaz, eta bere entzuleei eskertzen kontzertura etortzeagatik.

Benetan, Luke, eskerrak zuri atzo emandako kontzertuagatik. Ez dugu puzkatean ahastuko, ez.

Eta eskerrak Rockumentalak antolatzen duzutenei ere. Zuen aurpegiek atzo erakusten zuten irrifar hori mantendu dezazutela luzaroan, eta ea indarrak ematen dizkizuten beste urte mordo batean lanean jarraitzeko horrelakoak antolatzen.

lunes, 1 de junio de 2015

Aspertzeko denborik gabeko aste bukaera

Asteburu hau ekitaldiz gainezka izan da: Kafe Torero, Rockumentalak, Literaturia, malekoian kontzertuak Dwall eta marmolek antolatuta, ...
Bada Zarautzen Kultur Mahai bat, eta bere helburuetako bat zen eragile ezberdinen artean koordinazioa lortzea batzun eta besteen egitarauak ez solapatzeko, baino helburu hau lortzeko asko falta dela esan genezake. Asteburu hontako programazioa ikusi besterik ez dago, eta konparatu adibidez, maiatzeko lehenengo asteburuakin, zeren asteburu hartan ez dakit kontzertu bat bera ere egon zen.
Horrelako eskeintza izanda, ezin ekitaldi guztietara joan, eta beraz, aukeratu egin behar. Ostegunean Kafe Toreron Rafa Rueda eta Oier Guillenen "Munduaren neurria" errezitaldi-kontzertua izan zen, baino ez ginen bertan izan, hurrengo egunetarako indarrak gordetzen, eta ezin esan nolako ikuskizuna izan zen.
Ostiralen Rockumentalak eta Literaturia jarri ziren martxan.  Literaturiak Harkaitz Cano eta Mursegoren eskutik "Porto ikuskizuna" eman zuen Modelon, baino hontara ere kale.
Ostiral gauez 2015eko Rockumentalak abiatu zen Nick Caven biografiarekin, "20.000 days in earth", eta ondoren Cabezafuego y Los Brutales-en kontzertua. Filma ikustera jende mordoxka bildu zen eta antolatzaileak gustora ziren emaitzarekin. Filma ez da musikari baten ohiko biografia, eta errealitatea eta fikzioarekin jolastuz guztiz bestelako emaitza lortzen da. Jakina, Nick Cave ezagututa artista bezala, ezinezkoa zen biografia normal bat egitea.
Larunbateko programa ere ez zen makala. Hasteko, Modelon "Ardoa eta odola" ekitaldian izan ginen, Hala Bedi irratiko lagunek "Dead man" txuru-beltzeko filmaren irudiekin eta Napoka Iria eta Joseba Lenoir musikariekin batera sortutako ikuskizunean. Eta ondoren, malekoira joan ginen The Northagirres, Low Riders eta Perlak-en kontzertura.
Nahikoa ez, eta igandean ere beste saio batera joan ginen Modelora, Itxaro Bordaren errezitaldira Itsaso Gutierrez laguntzarekin kitarra elektrikoan. Itxarok esan zuen begiak itxi eta hitzetan kontzentratzeko, baino oso zaila egiten zitzaigun, zeren gu musikariak izanik, belarria Itxasoren kitarraren melodietara joaten zitzaigun.  Zein soinu goxo eta leunak. Benetan saio atsegina izan zen. Modu ezin hobea ekitaldiz betetako astebukaera bat amaitzeko.