domingo, 22 de julio de 2018

Adarretatik 2018


Aurten ospatu da lehenengo aldiz Zarautzen Adarretatik jaialdia, eta maila oso altua izan du egun guztietan. Antolatzaileen asmoa da hurrengo urteetan ere jaialdi hau ospatzea Zarautzen, eta ez da erraza izango aurten erakutsitako kontzertuen maila mantentzea.

Ostiral eguerdian, eta euria etsai bezala izanik, Sara Mansillaren kontzertua Merkatu Plazan barruan izan zen, Torre Luzeako parkean izan beharrean, instrumentuak eta musika ekipoak busti gabe mantentzeko asmoarekin.  Benetan interesgarria da Sarak eman duen saltoa azkenengo urtean. Oholtza gainean esperientzi asko irabazi du, eta segurtasuna transmititzen du. Horren eraskugarri da kontzertuko lehenengo abestia bere ahotsarekin bakarrik hastea, benetan erabaki ausarta. Nabarmena da nola kontrolatzen duen bere ahotsa.  Eta taldekideak ere fin aritu ziren.

Arratsaldean Rafa Ruedaren txanda izan zen musika plazan. Pena bat da jendeak duen joera kontzertu garaian hizketan egoteko, eta hori ekiditeko ekipoaren bolumena oso altu jarri behar izan zuten mahaitik, eta hala ere, batzuetan jendearen marmarra nabaria zen. Rafa Ruedak bere azkenengo diska aurkeztu zuen, “Hiri kristalezkoa”, eta kontzertua oso atsegina izan zen.

Gauen, malekoiaren amaieran DJ Tahira, Buffalo eta The Soul Jazz Orchestraren txanda izan zen.  Buffalo zuzenean ari zen bitartean izugarrizko zaparrada hasi zen haizearekin, eta euria oholtzaren barrura sartzen zenez, kontzertua eten zuten soinu ekipoa busti ez zedin. Zorionez, zaparrada amaitu ondoren, The Soul Jazz Orchestrak eman zuen bere kontzertua.

Larunbatean eguerdian, eta euri arrastorik gabe, Juan Vallsek abestu zuen Kale Nagusian, Torre Luzea ondoan, eta oraingoan ere jende mordoxka bildu zen. Juan ez da hitz askoko musikaria, eta faltan bota genuen abestien aurkezpenen bat, edo azalpen batzuk bera edo bere abestien inguruan. Hala ere, lortu zuen entzuleak pozik gelditzea.

Arratsaldean Mikel Urdangarinek eman zuen kontzertua musika plazan, eta ordua baino lehenago plaza gainezka zegoen. Haurrak eta helduak lurrean eserita, eta oraingoan bai esan behar da entzule gehienak ixilik egon zirela kontzertu garaian, eta horrek aukera askoz gehiago ematen ditu kontzertuaz gozatzeko. Talde osoarekin jardun zuen Mikelek, eta denak musikari oso onak dira, baino ikutu berezi bat ematen dio Mikaren biolinak. Entzuleek oso gustura amaitu zuten, eta antolatzaileen aurpegian ere irrifar haundi bat ikusten zen, hauek ere oso gustura.

Gauen malekoian DJ Budin, Elkano Browning Cream eta Akatz taldeak jardun ziren.  Gu helburu batekin gerturatu ginen malekoira, Mikel Azpirozen proiektua entzutera, eta bide batez jakin nahi genuen nolakoa den Jean Marie Ecayren ekarpena. Benetan kontzertu itzela izan zen. Mikel Azpirozek demostratu zuen  bere Hammondarekin edozer gauza egiteko gai dela, eta ohikoa ez den arren, abestu ere egin zuen kanta batzuetan.  Eta Jean Marie Ecayri buruz zer esan? “Los viejos rockeros nunca mueren”.  Batzuetan lotsati xamar jardun zuen Elkanoren abesti batzuetan, baino beste batzuetan ausartago ibili zen, eta batez ere berak konposatutako abesti batean, erakustaldia eman zuen bere kitarrarekin. Goi mailako kontzertua izan zen. Eta batek daki ea aurrerantzean zortea dugun eta Mikel Azpiroz eta Jean Marie Ecayek elkarlanean  beste proiekturen bat prestatzen duten. Guk animatuko genituzke elkarrekin lan egitera. Seguru emaitzak merezi duela.

Igande eguerdian, Giorgio Basmattiren Oso Fan proiektuaren txanda izan da. Oholtza eguzkitan zegoen, eta musikariek hori  sufritu dute. Entzuleak berriz itzalean jarrita, gozatu dute kontzertuaz, tartean Mikel Urdangarin bera ere bai. Giorgiok estilo pertsonala du, eta hori argi gelditu da gaurkoan. 

Eta jaialdia amaitzeko, malekoian Jimmy Bidaurretaren Gasteiz Big Band. Arratsalde bero eta eguzkitsu hontan, badute meritua oholtzaren gainean izan diren musikari guztiek. Gehienak txapel batekin buruan egin diote aurre eguzkiari, eta denen artean  lortu dute entzutera gerturatu den jende mordoak dantza pixkat egitea, edo gutxienez hankekin edo eskuekin erritmoa eramaten jardutea. Lan ederra egin du Jimmyk Big Band formatu honekin.

Makala eta Oier ere kontzertuan izan dira, eta konforme dira jaialdiak izandako mailarekin eta entzuleen erantzunarekin. Gauzak ondo egiten direnean, emaitza onak lortzen dira.

Zorionak Adarretatik jaialdi hau antolatzen ibili zareten guztioi, eta baita  ekimen honen babesleei (Zarauzko Udala, Katapulta Tour, Foru Aldundia, Kutxa Kultur fundazioa),   eta laguntzaileei ere.

Ea hurrengo urtean jaialdiak jarraipena duen. Bai guk eta bai beste kultura kontsumitzaile  askok ere eskertuko genuke.


miércoles, 3 de enero de 2018

Mäbu - nuestro primer concierto del año



Despúes de revisar la programación del Actual 2018, y viendo que por problemas de agenda nos era imposible acudir al concierto de Maika Makovski, decidimos que Mäbu fuera nuestro primer concierto del año.  A la hora de elegir, nos acordamos que Izaro Andrés nos recomendó escuchar la voz de María, y también del video que vimos en Youtube con la colaboración entre Mäbu e Iseo.

Y hemos de decir que la decisión fue acertadísima, ya que el concierto estuvo muy bien. El concierto se celebró en el Wine Fandango, un bar restaurante de Logroño muy bien decorado, donde se preparó el escenario en la zona de comedor. A Txarli le bastó media hora para montar todo el equipo y sonorizarlo, y de verdad que sonaba muy bien a pesar  de toda la gente con ganas de hablar que había en el recinto (este hecho se repite con mucha asiduidad, sobre todo en conciertos como éste que era gratis, se celebró en un bar y  a las 12.30 del mediodía, hora habitual de poteo).

El concierto sirvió para que Mäbu presentara el disco Buenaventura publicado en 2017, aunque también tuvimos la oportunidad de escuchar una versión del tema “Por qué te vas? de Jose Luis Perales. Aunque Mäbu está formado por tres integrantes, esta vez el concierto corrió a cargo de María (que voz más bonita) y Txarli (guitarra y voz). El grupo lleva 10 años en los escenarios, y próximamente publicarán un disco para celebrarlo, y en el que habrá varias colaboraciones.

De verdad que para ser el primer concierto del año ha estado muy bien. A ver qué nos depara el año 2018 en cuanto a conciertos.

Feliz año nuevo a todos!  Urte berri on!