Denboraldi berri bat hasi dute Garoako lagunek paperezko
kontzertuekin, eta 2015 urtea amaitzeko, 4 kontzertu antolatu dituzte, laurak
izen haundiko musikariekin, bi belaunaldi ezberdinetakoak: batetik Xabier
Montoia eta Rafael Berrio 80. Hamarkadako rockeroak, eta bestetik gaur egun
topera dabiltzan Joseba Lenoir eta Gorka Urbizu.
Hilabete batzuk pasa dira azkenengo paperezko kontzertutik,
eta atzo gogotsu urbildu ginen zarauzko Trinitate kaleko Garoa liburudendara,
Xabier Montoia entzutera. Atzoko ekitaldia aurkezten Berrian idazten duen
Antton Iturbe izan zen, Xabier Montoiaren jarraitzaile eta fan haundia,
ekitaldi guztian zehar argi gelditu zen bezala.
Ibilbide luzea du Xabierrek, eta aldaketak ere ugariak izan
dira bere musikan (Hertzainak, M-ak, rock, pop, elektronika, …), baino momentu
hontan duen proiektua eta formatuak oso ondo enkajatzen du paperezko kontzertuen
barruan, kitarra-bajo-bateria alde batera utzi, eta
ahotsa-teklatua-biolontxeloarekin. Eta noski, hortarako guztiz beharrezkoa da
musikari onak izatea ondoan, atzo gertatu zen bezala. Alde batetik Ibon
Rodriguez izan zen teklatuekin eta kitarrakin, oso musikari fina, gauzak sinple
baino oso gustu onakin egiten dituena, eta Xabierrei laguntzen diona abestien
moldaketekin. Eta bestetik, Yurena Nuño biolontxeloarekin. Atzo gainera
lehenengo aldia zen Xabier Montoiarekin jo zuena, eta ez zen bat ere nabaritu. Segurtasun
haundiarekin jo zuen eta lan bikaina egin zuen. Hasieratik atentzioa deitu
zidan bere biolontxeloak, nahiko zahar itxura zuelako, eta kontzertu amaieran
Yurenak komentatu zidan instrumentua XIX. mende amaierakoa dela.
Abestien aldetik, aukeraketa egokia egin zuen Xabierrek,
bere disko guztietatik aukeratuz abestiren bat, eta noski, formatu berri
hontara modatuz. Aukera izan genuen Kitto, Ipurzuri, Edengo baratza, Galderak,
Botilarena eta beste batzuk entzuteko. Eta amaitzeko, eta Xabierrei dantzatzea
gustatzen zaiola demostratzeko, Zugan Gogoa abestu eta dantzatu zuen(abesti hontan faltan bota nuen Ibon tronpetarekin, baino tronpetaren ordezkoak Xabierrek egin zituen ahotsarekin).
Eta gogoratzeko paperezko kontzertuak direla, eta liburu
baten gomendio egin behar zuenez, Xabierrek Harry Crews-en “Autoa” liburua gomendatu
zuen, oso umore beltza erabiltzen duen egilearen liburua.
Eta honekin amaitu zen atzokoa, eta zortea dugu, zeren
hurrengo paperezko kontzerturako ez dugu
asko itxaron beharko. Bi aste barru izango da hurrengoa: Joseba Lenoir
beratarra.