sábado, 21 de noviembre de 2020

Ido Orioko Arraunetxen (2020-11-20)

 

Orioko Udalak eta kultur batzordeak jarraitzen dute euskarazko kultura bultzatzen, eta pasa den astean ibilbide luzea duen Mikel Urdangarin izan bazen Orion, atzokoan hasiberria den Ido entzuteko aukera izan genuen Arraunetxen. 19 urteko Aramaioarrak bere lehenengo diska abenduan kaleratzeko asmoa du, baino pausu sendoak ematen ari da Ido musikaren munduan.

Kontzertuan abesti propioak eta bertsioak tartekatu zituen, Berri txarraken katedral bat talde guztiarekin, Silvio  Rodriguezen Ojalá bakarka kitarrarekin eta Pink Floyden Wish you were here, bakarka pianoan. Aipatzekoa azken bertsio hontan Idok pianoan egindako lana, bere trebetasuna eta gustu ona azalduz.

Atzo oholtzan Idokin batera Joanes Ederra egon zen baxua eta kontrabaxuan, Andoni Garcia kitarran eta Karlos Arancegui baterian. Hirurak maila ona eman zuten, baino aipatzekoa da Karlosen lana. Oso maila altuko musikaria da, edozein estilo eta egoeretara egokitzen dakina, eta atzo ere demostratu zuen. Karlos oholtzan egotea beti da gozada bat entzulearentzat.

Ido oso gaztea da, formazio ona dauka, pianoa jotzen trebea da, ahots polita dauka, eta aurrera begira ibilbide oparoa izan dezake. Momentu batzutan Izaroren influentzia ikusten da eta normala da, baino Idok saiatu beharko luke bere espazio eta estilo propioa aurkitzen.

Eskerrak antolatzaileei atzokoan ere kontzertu eder batez gozatzeko aukera emateagatik.

domingo, 15 de noviembre de 2020

Mikel Urdangarin Orioko Karela kiroldegian (2020-11-14)

 

Egungo egoera gogorra da denontzat, eta batez ere kulturarentzat. Musikariek entsaiatzeko zailtasunak dituzte. Disko berriak kaleratzen dituzte baino ezin dute kontzertu bira bat lotu eta ondorioz kontzertuak rodajerik gabe ematen dituzte. Kontzertu asko eta asko bertan behera gelditzen dira, edo taldearekin kontzertua eman ordez abeslariek bakarka abesten dute aurrekontuak aforoari egokitzeko. Baino Orioko Udalak, Mikel Urdangarinen kontzertuarekin aurrera egitea erabaki zuen zailtasun guztiei aurre eginaz (ordutegi aldaketak, aforo murritza, herrien arteko mugikortasun debekuak, ...). Txalotzekoa Orioko Udalaren jarrera.

Entzuleek ere gure egunerokotasunean jasan behar ditugu pandemiari lotutako berri txarrak, penak eta tristurak, eta kontzertuetaz gozatzea ihesbide bat da, bizitzak oparitzen dizkigun plazer txikiak.

Kultura beharrezkoa da.

Mikelek inperfekzioaz hitz egin zuen abestien arteko azalpenetan eta atzoko kontzertua ere inperfektua izan zen. Soinu teknikariak nahiko lan izan zuen instrumentu guztiak eta Mikelen ahotsa orekatzen, eta tarteka abestien letrak ulertzea ez zen erraza. Rafak ere ez zuen bere gau onena izan, pedalen konexioko kable bat arazoak ematen ari zen eta aldatu zioten kontzertu erdian, eta kitarraren pieza bat ere askatu zitzaion (zorionez teknikariaren laguntzarekin berehala konpondu zen arazoa). Baino inperfekzioak badu bere xarma, eta kontzertuaz gozatu genuen.

Eskerrak Mikelei eta talde guztiari. Eta baita Orioko Udalari ere. 

Hurrengo asterako beste kontzertu bat antolatu du Orioko Udalak, ostiralean azaroak 20, 19.00tan Ido abeslaria izango da Arraunetxen, eta berarekin oholtzan Andoni Garcia kitarran, Joanes Ederra kontrabaxuan eta Karlos Arancegui baterian izango dira. Beste aukera bat musikaz gozatzeko.

Bertan ikusiko gara.

Kultura segurua da.