domingo, 27 de septiembre de 2020

Petti ren kontzertua Literaturian Zarautzen 2020-09-26

Atzokoan, Literaturia ekimenak antolatuta, Pettiren kontzertuaz gozatzeko aukera izan genuen Zarauzko Modelo aretoan. Egungo egoerak horrela behartuta, aforoa erdira murrizten da, baino atzokoan sarrera guztiak agortu ziren.

Uztailean Orioko arraunetxean Petti bakarka entzuteko aukera izan genuen, baino atzokoan formato ezberdina zen, eta kuriositatea genuen emaitza ikusteko. Pettikin batera oholtzan goi mailako musikariak izan ziren, Juantxo Zeberio tekletan, Alejandro Saul Martinez kubatarra biolontxeloarekin, Iñigo Telleria baxuan eta Ander Zulaika perkusioan. Eta abesti batzutan Maite Larbururen laguntza izan zuten ahotsekin.

Kontzertua berandu hasi zen arratsaldean Modelon beste saio bat izan zelako, eta ondorioz Pettiren taldeak denbora gutxi izan zuen montatu eta soinu frogak egiteko. Antolatzaileek horrelakoak kontuan izan behar dituzte saio ezberdinen ordutegiak finkatzeko orduan.

Kontzertua hasteko Zaldi emozionalak, Inozoak ispilu bila eta Diotenez abestu zituzten. Ondoren Maite Larburu agertu zen eta Helduentzako seaska kanta 1 abestu zuten.

Ondoren abestu zituzten Azken Aetzaren balada, Errurik gabeko abia eta Erramurik gabeko gauak. Aspaldiko abestientzat ere izan zen tartea, adibidez Hitzak dira.  

Kontzertuak aurrera egin ahala, Pettik kitarrarekin gero eta rockeroago jardun zuen. 

Bertsio bat egiteko nor aukeratu, Dylan edo Cohen?  Atzokoan Cohenen The partisanen bertsio bat egin zuten. 

Kontzertua aurrera zioan eta Ni naiz, Helduentzako seaska kanta 2+1, Xoria kantari abestu zituzten, eta azkenerako Amaiera utzi zuten. 

Propina bezala beste bi kanta abestu zituen Pettik, Zeure begia haien zizare eta Biharamuna. 

Musikari guztiek maila oso ona eman zuten. Lehenengo aldia zuen Ander Zulaikak Pettiren taldekide bezala, baino segurtasun haundia transmititzen du.  Kontzertu guztian zehar, Pettik ez zuen atzera begiratu behar izan, eta horrek esan nahi du bizkarrak ondo babestuta zituela. 

Orioko kontzertuan kantautore papera bete zuen Pettik, baino atzo talde guztiarekin formatua askoz rockeroagoa zen, eta horrek aukera eman zion Pettiri bere alde basatiagoa azaltzeko. Eta emaitza bikaina izan zen.

Pettik aipatu zuen bezala, KULTURA SEGURUA DA.

Eskerrak Literaturiako kideei horrelakoak antolatzeagatik.