sábado, 3 de junio de 2023

Ez da horren sinplea

Ez da horren sinplea? Edo sinplea izan daitekena guk konplikatzen dugu?

Hau izan da aitzakia Jexuxmai Lopetegik kontzertu-festa bat antolatzeko lagun mordoxkakin.

Sarreran Oierrek aipatu zuen bezala, hau ez da herri normala, eta horregatik ez daukagu "hall of fame" bat herrian. Pena udal hauteskundeak oraintxe izan direla, baino agian garaia da politikariei eskatzeko herrian "hall of fame" bat antolatzeko. Aprobetxatuz malekoiko baldosak nahiko erraz hausten direla, proposatu dezakegu baldosa berriak jartzerakoan herriko artisten izenekin izarrak jartzeko malekoian. Eta Jexuxmaik merezi du bertan egotea.

Atzo Modelo Aretoan Jexuxmai Lopetegik "Ez da horren sinplea" diska aurkeztu zuen, baino ez zen diskaren lehenengo aurkezpena izan Zarautzen. Duela hilabete batzuk Garoa liburudendan aurkeztu zuen diska, formatu oso ezberdin batekin. Garoan Jexuxmai bakarrik egon zen oholtzan, atzo aldiz, berekin beste 17 musikari igo ziren oholtzara. Abestiak berdinak dira, baino bi proposamenek ez dute zer ikusirik. Musikaria oholtzan bakarrik dagoenean, babesa entzuleek ematen diote, baino atzo bezala, hainbeste lagunekin oholtzan, babesa musikariek ematen diote. Diskaren izena "Ez da horren sinplea da", baino ni ez nago ados. Sinplea izan daiteke, baino kasu honetan Jexuxmaik erabaki du lagun asko gonbidatzea festara, eta horrek konplikatzen du dena. Baino emaitzak merezi du. Diskoa ederra da, eta kontzertua ere bikaina izan da. 

Atzoko kontzertuko parte hartzaileen zerrenda oso luzea da, eta diskaren grabaketan parte hartu duten batzuk ere falta ziren atzo oholtzan. Bertan izan ziren Serious Bussines taldekoak, Zarauzko Musika Bandako hainbat partaide, Xabier Zabala, Arozena anaiak, ahotsetan Jexuxmairen ilobak, jazz ikutua ematen dioten Satxa eta Julen, Akelarren taldekide izan zuen Batiz, musika eskola lankideak, Jexuxmairen kitarrako ikasle izandako Mikel, ... Musikari handi asko, gertukoak, ezberdinak. Oso aberasgarria. Eta abestien hitz asko Harkaitz Canorenak, idazle bikaina eta abestien hizkiei txispa ateratzen dakiena. Baino denek dute zerbait amankomunean: denek miresten dute Jexuxmai, eta hori oso zaila da. Baino Jexuxmaik lortu du. Bere meritua da. Eta zorioneku gu guzti honen emaitzaz gozatu dezakegulako.

Aipamena ere egin behar soinu teknikarie, atzoko erronka ez zelako erraza. Musikari asko, mikro asko, monitore asko. Uhina eta Peio Gorrotxategik soinu ederra lortu zuten.

Eta eskerrak Zart kolektiboari. Jexuxmairen diska hau argitaratu dute, baino horretaz gain, lan bikaina egiten ari dira, musikarien sare bat sortzen, elkarren arteko lanak bultzaten, ...  Aupa zuek!

Baino atzoko protagonista Jexuxmai zen. Gozatu genuen. Eskerrik asko Jexuxmai.