lunes, 18 de mayo de 2015

LOU TOPET - Paperezko Kontzertuak 2015-05-17



Aurreko astebukaeran hondartzako giroa egiten zuen eta aprobetxatu genuen, baino atzokoan, berriz ere neguko kazadora jantzi eta igande goizerako bestelako plan bat egitea tokatzen zen. Horrelakoetan, oso aukera ona izan daiteke Garoa liburudendara hurbiltzea Paperezko Kontzertuetaz gozatzera.  Eta atzo hori egin genuen. 

Etxeko talde bat zen atzoko gonbidatua: Lou Topet, bertsio diska bat prestatzen ari den taldea, eta aurkezlea beraiei abestien hitzak itzultzen laguntzen dien Harkaitz Cano idazlea. 

Kontzertua hasteko ordua iritxi zen, 11.30ak, eta taldea oraindik soinua frogatzen, eta  Debolex-ekoekin kamarak eta mikrofonoak kolokatzen, gero Debolex-ekoek prestatzen duten bideoko kalitatea bermatzearren, eta aurkezlearen arrastorik ez. Garoa liburudendak ere baditu denda originala (Zarauzko Trinitate kalekoa) eta beste bertsio bat (Donostiko Zabaleta kalean), eta Harkaitz Donostiko Garoara joan zen. Ikusi zuenean itxita zegoela, Zarautzera deitu eta pixkat atzeratuko zela abisatu zuen.

Hasi aurretik Oierrekin  izan ginen, eta galdetu genion ea urduritasunak etxean utzi zituen, eta baiezkoa eman zigun, ez zegoela batere urduri. Hala ere, gero saioan zehar urduritasun pixkat nabaritzen zitzaion, eta Anderrek ere komentatu zuen entzuleak hain gertu izateak errespetu haundia sortzen duela.

Esan bezala, bertsioz osatutako saioa izan zen atzokoa, eta bertan entzun genituen sei bat abesti, eta horien artean Peter Seegerren Where have all the flowers gone-ren bertsioa, Jeff Tweedy-ren Nobody dies anymore (Inor ez da hiltzen), Ingrid Bergman eta Zu eta ni (You and I). Kontzertu amaieran, jendeak horrela eskatuta, lehenengo diskoko abesti bat jo zuten, Hautsiak. Benetan musika goxoa eta atsegina Lou Topet taldearena. Oso egokia igande goiz batean entzuteko. Eta musikariak, betiko mailan. Oihan baxuarekin oso seguru, erritmoa ondo markatuz. Ander perkusioan maisu, toki gutxian instrumentu asko sartuz: kaja, xilofonoa, shakerrak, eta bi oinetan pandereta eta karakolak. Unai kitarra elektrikoarekin suabe baino goxo. Eta Oier kitarra eta ahoko soinuarekin, eta ahotsarekin trasmitituz abestien sortzaileen mezua. 

Harkaitz Cano bertan izatea oso aberasgarria izan zen, zeren abestien hitzak ingelesetik euskarara itzultzerakoan topatzen dituen zailtasunak azaldu zituen, ingeleseko esaldi motzak nola bihurtzen diren euskarazko esaldi luzeak, eta horiek musikaren neurrira egokitzerakoan izaten den informazio galera, nola konpensatu daiteken galera hori erripaketzen den estrofetan aldaketa batzuk eginez, etabar. 

Harkaitz Canoren hitz batzuekin gu ez gaude oso ados.  Berak esan zuen talde batek abesti ezagun baten bertsio bat egiterakoan, abesti orginala BETI hobetu egin behar zuela. Kontuan izanda, berak esan zuen bezala, hitzak itzultzerakoan informazio galera bat dagoela, ura esku artean eramaterakoan bezala, Harkaitzek ez dio lan xamurra husten musikariari bertsioak abesti orginala baino hobeagoa izan behar badu. Gure ustez, bertsio bat egiterakoan lortu behar dena da abestiak taldearen nortasunarekin bat egitea, hau da, bertsioa entzuterakoan entzuleak identifikatu behar du zein den bertsioa egiten ari den taldea, eta hitzekin lortu beharko da egile originalak transmititu nahi zuenaren antzeko zerbait transmititzea.

Detalle hauek albo batera utziz, esan beharra dago Euskalduna tabernan eman zuten kontzertutik antzematen dala zerbait gehiago entsaiatu dutela.  Eta atzokoa gainera ondo etorriko zaie Lou Topet taldekoei aste honetan duten beste konpromesurako, Elkar Estudioetako saioetan parte hartuko bait dute. Zorte on.

Atzokoan, gainera, lehenengo aldiz entzuleen artean, mikrofono atzean ibiltzen diren aurpegi ezagun batzuk: Giorgio Bassmatti eta Ines Osinaga(Gose).