viernes, 19 de febrero de 2016

Amorante: disko aurkezpena

Atzokoan Amorante, Iban Urizar, izan zen Donostiako Garoa liburudendan bere diska berria aurkezten, eta agian kontzertu normal bat izan beharrean disko aurkezpena zelako, Iban nahiko urduri ibili zan hasieran.

Diskoa bost kantak osatzen dute eta soinu postal batzuz lagunduta azaltzen da. Soinu postal hauek Alaitz, Joseba, Rafa eta Josunek sortuak dira, eta 82 ale bakarrik atera dituzte, beraz, lortu nahi baduzue, azkar ibili. Nik nirea lortu nuen atzo.

Kontzertuaren hasieran diskako lau kanta abestu zituen Amorantek, Oroimenaren fruitua, Dorre baten gordetakoak, Dogma eta Oiloarena, eta kontzertua amaitzeko utzi zuen diskako bosgarren kanta, Harmoniumaz lagunduta abesten duen Otoi. Tartean abestu zituen Iparragiren Manuela, Tapia eta Leturia Banden Kanibala naiz (abesti originala ia ezagutu ezin den bertsio bat), eta bere osabak idatzitako poema baten abesti bat.

Looperrarekin asko jolasten du Ibanek, eta atzokoan arazoren bat ere izan zuen abesti baten hasieran, baino Maite Mursegok esan eta egiten duen bezala, horrelakoetan onena gelditu eta berriz hastea izaten da, eta horrelaxe egin zuen. Eta mikrofoa instrumentu batetik bestera pasatzen ibiltzeagatik, zinta amerikanak ere huts egin zuen eta azkenengo abestian mikrofonoa ez zen oso finko egon.

Ahotsa berezia dauka Ibanek, eta abesti bukaeretan batez ere gustatzen zaio ahotsa asko behartzea, abestiaren zati instrumentala ere indartzearekin batera.

Beste behin ere Garoa bete egin zen, eta oso gustura egon ginen gerturatutako guztiak, Ibanen familikoak, lagunak, baino baita Ibanek ezagutzen ez zituen beste jarraitzaile batzuk ere.

Amoranteren ibilbide musikalak jarraitzen du pausoak ematen, eta ziur nago disko honek emango duela zer esana.

Zorionak Iban!