lunes, 1 de junio de 2015

Aspertzeko denborik gabeko aste bukaera

Asteburu hau ekitaldiz gainezka izan da: Kafe Torero, Rockumentalak, Literaturia, malekoian kontzertuak Dwall eta marmolek antolatuta, ...
Bada Zarautzen Kultur Mahai bat, eta bere helburuetako bat zen eragile ezberdinen artean koordinazioa lortzea batzun eta besteen egitarauak ez solapatzeko, baino helburu hau lortzeko asko falta dela esan genezake. Asteburu hontako programazioa ikusi besterik ez dago, eta konparatu adibidez, maiatzeko lehenengo asteburuakin, zeren asteburu hartan ez dakit kontzertu bat bera ere egon zen.
Horrelako eskeintza izanda, ezin ekitaldi guztietara joan, eta beraz, aukeratu egin behar. Ostegunean Kafe Toreron Rafa Rueda eta Oier Guillenen "Munduaren neurria" errezitaldi-kontzertua izan zen, baino ez ginen bertan izan, hurrengo egunetarako indarrak gordetzen, eta ezin esan nolako ikuskizuna izan zen.
Ostiralen Rockumentalak eta Literaturia jarri ziren martxan.  Literaturiak Harkaitz Cano eta Mursegoren eskutik "Porto ikuskizuna" eman zuen Modelon, baino hontara ere kale.
Ostiral gauez 2015eko Rockumentalak abiatu zen Nick Caven biografiarekin, "20.000 days in earth", eta ondoren Cabezafuego y Los Brutales-en kontzertua. Filma ikustera jende mordoxka bildu zen eta antolatzaileak gustora ziren emaitzarekin. Filma ez da musikari baten ohiko biografia, eta errealitatea eta fikzioarekin jolastuz guztiz bestelako emaitza lortzen da. Jakina, Nick Cave ezagututa artista bezala, ezinezkoa zen biografia normal bat egitea.
Larunbateko programa ere ez zen makala. Hasteko, Modelon "Ardoa eta odola" ekitaldian izan ginen, Hala Bedi irratiko lagunek "Dead man" txuru-beltzeko filmaren irudiekin eta Napoka Iria eta Joseba Lenoir musikariekin batera sortutako ikuskizunean. Eta ondoren, malekoira joan ginen The Northagirres, Low Riders eta Perlak-en kontzertura.
Nahikoa ez, eta igandean ere beste saio batera joan ginen Modelora, Itxaro Bordaren errezitaldira Itsaso Gutierrez laguntzarekin kitarra elektrikoan. Itxarok esan zuen begiak itxi eta hitzetan kontzentratzeko, baino oso zaila egiten zitzaigun, zeren gu musikariak izanik, belarria Itxasoren kitarraren melodietara joaten zitzaigun.  Zein soinu goxo eta leunak. Benetan saio atsegina izan zen. Modu ezin hobea ekitaldiz betetako astebukaera bat amaitzeko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario