sábado, 21 de noviembre de 2020

Ido Orioko Arraunetxen (2020-11-20)

 

Orioko Udalak eta kultur batzordeak jarraitzen dute euskarazko kultura bultzatzen, eta pasa den astean ibilbide luzea duen Mikel Urdangarin izan bazen Orion, atzokoan hasiberria den Ido entzuteko aukera izan genuen Arraunetxen. 19 urteko Aramaioarrak bere lehenengo diska abenduan kaleratzeko asmoa du, baino pausu sendoak ematen ari da Ido musikaren munduan.

Kontzertuan abesti propioak eta bertsioak tartekatu zituen, Berri txarraken katedral bat talde guztiarekin, Silvio  Rodriguezen Ojalá bakarka kitarrarekin eta Pink Floyden Wish you were here, bakarka pianoan. Aipatzekoa azken bertsio hontan Idok pianoan egindako lana, bere trebetasuna eta gustu ona azalduz.

Atzo oholtzan Idokin batera Joanes Ederra egon zen baxua eta kontrabaxuan, Andoni Garcia kitarran eta Karlos Arancegui baterian. Hirurak maila ona eman zuten, baino aipatzekoa da Karlosen lana. Oso maila altuko musikaria da, edozein estilo eta egoeretara egokitzen dakina, eta atzo ere demostratu zuen. Karlos oholtzan egotea beti da gozada bat entzulearentzat.

Ido oso gaztea da, formazio ona dauka, pianoa jotzen trebea da, ahots polita dauka, eta aurrera begira ibilbide oparoa izan dezake. Momentu batzutan Izaroren influentzia ikusten da eta normala da, baino Idok saiatu beharko luke bere espazio eta estilo propioa aurkitzen.

Eskerrak antolatzaileei atzokoan ere kontzertu eder batez gozatzeko aukera emateagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario