domingo, 1 de junio de 2014

asteburua kontzertuz gainezka Zarautzen

Zer pentsatuko zenukete esaten badizuet astebukaera honetan kontzertu hauek izan direla Zarautzen: The Conservers, DjMakala, Imanol Epelde, Bide Ertzean, Low Riders, Petti, Tulsa, Xabier Montoia, Gabrielen Lekua (Rafa Rueda, Iban Urizar), The pains of being pure at heart.

Nozki, denetara irixtea ezinezkoa, batez ere, batzuk egun eta ordu berdinean zirelako.

Kultur mahaia duela gutxi osatu da Zarautzen, beraz, badute lan pixkat hau  koordinatzen, ea eskaintzak data ezberdinetara zabaltzen diren, horrela interesa dugunok  posible izango dugu ahalik eta ikuskizun gehienetara hurbiltzea.

Gauzak horrela, aukera egin behar, eta hauek izan dira entzundako kontzertuak:

1. hileko azken ostegunean, hilero bezala, eskaintza Euskalduna tabernan Kafe Toreron baitan. Kasu hontan The Conservers, Donostiko kontserbatorioko ikasleak jazz kontzertu bat emateko prest. Musiko asko zirenez, gitarristak tartekatzen joan ziren binaka, eta bateria eta baxuak kontzertu guztia jo zuten. Aipatzekoa "Stella by starlight" kantaren bertsioa, baino barkaezina horrelako kanta suabe batean  kitarraren konexioak ateratzen zuen soinua (ez zidan abestian kontzentratzen utzi).

2. ostiralean, berriz, entsaiotik etxera iritxi eta afaldu ondoren, Marina Txiki tabernara hurbildu nintzen Low Riders taldearen kontzertura. Giro ederra ipini zuten, eta aipatzekoa Nora gaztearen ahotsa egiten ari den eboluzioa, eta jarraitu beharrekoa, kontuan izanda 15 urte besterik ez dirtuela. Tamalez, kontzertua amaitu baino lehen, Modelo Aretora joan behar, hurrengo kontzertua hastera zioan eta.

3. Rockumentalak antolatzen duen taldeak beste opari bat zuen guretzat oraingoan, hasteko The Beatleseri buruzko pelikula bat, eta ondoren Tulsaren kontzertua. Tulsa taldekoek Beatlesen 6 edo 7 abestu zituzten, hori bai, bertsioak Tulsa estilora egokituta. Jendea gustora zegoen eta ez zuen etxera joan nahi. Propina bezala Julia abestu zuten, eta Mirenek esan bezala, Beatlesen abesti gehiago ez zutenez prestatuta, Tulsaren abestiak jotzen hasi ziren. Verano Avernokin bukatu zen kontzertua, Mirenen kitarraren soka bat hautsi ondoren abesti hau jotzen zuen bitartean. 

Eta igandean Garoako Paperezko kontzertuetara The pains of being pure at heart etortzekoak ziren 11.30tan kontzertua emateko, baino 14.00tan oraindik ez ziren iritxi. Pentsatzen dut berandu baino kontzertua ospatuko zela. Tamalez,  Garoa liburudendan tokia oso mugatua da, eta sarrerak beti agortuak egoten dira.

Hala ere, asteburu baterako nahiko kontzertu entzunda, atseden pixkat behar dut.

Hurrengo astebukaerako proposamena: ostirala ekainak 6, 22.30tan Salbide Tabernan, Perlak, oraintzu Gaztea maketa lehiaketako talde finalistetako bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario