domingo, 8 de junio de 2014

Berriz ere aukeratu egin behar

Astebukaera iritxi, eta berriz ere aukeratu egin behar ostiral gaueko plana.

Alde batetik, Orioko kultur etxean, Igelaren bandaren kontzertua zegoen (Bixente, Amaiur eta Hasier, oso musiko onak), bestetik Rockumentalak ekimenaren barruan bi filme interesgarri Modelon, eta azkenik Salbide tabernan, Perlak taldearen kontzertua.

Kontuan izanda guretzat Perlak taldea izan zela Udaberri Festeko talde sorpresa, eta Gaztea maketa lehiaketan epaimahaiak finalerako gonbidatu ziztuztela, Salbidera hurbildu ginen, beraiek post-punk bezala definitzen duten taldearen kontzertua entzutera (beste entzule batzuk berriz dark-indie-pop bezala definitu dituzte).

Oso kontzertu entretenigarria eta atsegina eman zuten, hasieran urduritasun pixkatekin, baino segituan lasaitu eta indartsu jardun zuten kontzertu guztian zehar. Oraindik ez dute kontzertu asko eman, baino segurtasuna hartzen doaz oholtzaren gainean. Errepertorio orekatua dute, baino oraindik motz samarra (jendeak abesti gehiago eskatu zituen kontzertu amaieran eta bi abesti gehiago abestu ziztuzten, bat berria, eta bestea lehen jotako bat). Pedalekin jolastea gustokoa dute, eta horrek aldaketa txikiak suposatzen ditu soinuan tarteka, baino ez dute abusatzen, eta hori eskertzen da.

Bestalde, azkenaldian estilo desberdinetako talde mordoa irtetzen ari da, eta horrek entzulearentzat aukerak ere zabaldu egiten ditu.

Besterik gabe, kontzertua amaitu eta etxera gustora itzultzeko moduan bukatu genuen gaua.




No hay comentarios:

Publicar un comentario