lunes, 7 de julio de 2014

Berriz ere aukeratzen

Aste hontan ere denetara ezin iritxi, eta berriz ere aukeratu egin behar. Ostegunean DOKA-n Obabafest ospatzen zen, Xabier Montoia eta Perlak taldeekin. Eta egun berdinean Zarauzko Kafe Toreron, Oliden's Band, atseden luzea hartu eta ekimen hontarako berriz ere elkartuta.

Aukera Oliden's Band izan zen, eta gau polita pasa genuen. Hasteko, Igor, Iñaki eta Andonik tabernan hasi zuten emanaldia zsarda batekin. Errumaniar taldetxo bat zirudien diru eske, baino ez zen horrela, ondoren hasiko zen kontzertuaren aurrerapen bat besterik ez zen, eta ongi etorria emateko modu bat ate ondoan zain zeuden hainbat laguneri.

Ondoren Euskaldunako jangelara sartu, eta kontzertua hasi zuten Antxon, Aitor eta Jexuxmai-kin batera. Oraingoan Tuti falta zen (duela gutxi aita izan eta nahiko lanpetuta omen dabil), eta Jexexmai ibili zen baxua eta kitarra tartekatzen. Beti bezala Iñaki ibili zen erritmoa azkartu naian, Igor erritmua jarraitzen saiatzen eta beste guztiak frenoa botatzen ahalegintzen. Aitorrek ere aspaldian bateria jo gabe ibili da, eta nahiko lan bazuen zati azkarretan erritmoa jarraitzen.

Errepertorioa bariatua osatu zuten, beti bezala, europar ekialdeko abestiekin, tango argentinar batekin, kubatar erritmoekin, israelgo abesti bat, etabar.

Ia kontzertuaren amaieran Iosu eta Iñigo Isasti gehitu ziren, jazz moduko abestiren bat jotzeko, eta baita "El trombón majadero" ere.

Oso atsegina izan zen kontzertua,  baino, DOKA-n izan zirenak ere oso ondo pasa omen zuten, eta entzuleen artean Maite Mursego ere ba omen zegoen, eta agian aukerak beste bat izan behar zuen. A zer enbidia!

Ostiralean, berriz, malekoiko txiringitoko denboraldia iriki zuen Makalak musika pintxatuz ilundu arte, eta Iñurritzan Kale Gorrian ekimenaren baitan Morau eta Beñardo, eta Pariak Bai taldeen kontzertuak izan ziren, eta giro ederra aprobetxatuz nahiko jende bildu zen saiotaz gozatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario