miércoles, 16 de julio de 2014

Tartean makrokontzertu bat

Normalean ez gara horrelako kontzertuetara gerturatzen, baino oraingoan horrela tokatu da. Lankide batzukin bilera bat amaitu eta Zurriolara hurbildu ginen Manu Chao-ren kontzertura.
Hasteko Tania de Sousak abestu zuen disko berria aurkeztuz, eta esan behar da lehenengo aldia zela bere proiektuarekin oholtza baten gainean azaltzen zena. Urduritasun pixkat nabarmena zen, baino jendea dantzatzeko prest zegoen eta ondo joan zen bere kontzertua.
Ondoren Skakeitan taldearen txanda izan zen, eta giroa gehiago berotzea lortu zuten, erritmo haundiko ikuskizunarekin. Baino jendea Manu Chao entzutera hurbildu zen, eta hura agertu zenean hasi zen benetako festa. Donostiko udalak esan zuenez, 60.000 pertsona bildu ziren Zurriolan Manu Chaoren kontzertua entzutera. Atsedenik gabeko kontzertu luzea jo zuten, eta tartean Mano Negra taldearekin ezagun egin ziren abesti batzuk ere bai.
Kontzertua amaitzeko Fermin Muguruza igo zen oholtzara, eta Dub Manifest, Gora Herria eta Sarri Sarri jo zituen, Manu Chaoren taldeko musikariekin, eta baita Skakeitan eta Tania de Sousakin ere.
Oso ondo pasa genuen, baino horrelako kasuetan konturatzen gara gehiago gozatzen dugula mikrokontzertuaetan, eta nahiago dugula musikarien gertutasuna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario