domingo, 19 de junio de 2016

Mikel Azpiroz Victoria Eugenian (2016-06-18)

Atzo Victoria Eugeniako Club aretoan Mikel Azpiroz izan zen "ZURI" diskoa aurkezten. Aretoa entzulez gainezka, eta entzuleen artean hainbat musikari ezagun, Joserra Senperena, Hasier Oleaga, Karlos Arancegui, Diego Vasallo, ...

"Gaua" diskaren aurkezpenean egin zuen bezala, atzokoan ere Mikelek jo beharreko abesti guztiak jarraian joko zituela adierazi zuen, eta horrela tartekatzen joan zen "Gaua" eta "Zuri" diskoko abestiak, ordubete inguruko saio intimista eta interesgarria proposatuz. Nabarmentzekoa da entzuleen jarrera, zeren naiz eta atsedenik ez izan abestien artean, ia kontzertuaren amaierararte ez zen arnasketaren soinurik ere entzuten aretoan.

 Eta zer esan aretoari buruz? Badirudi areto hau diseinatu zutenean atzokoa bezalako kontzertuak emateko pentsatu zela, zeren atzokoan Mikelen pianoa, aretoa eta entzuleen artean koordinazio perfektua sortu zen, une magiko bat. Etxean eroso jarri eta diska entzutea ederra da, baino atzokoak abantaila haundi bat zuen, Mikelen eskuak eta hankak mugimenduan ikusteko aukera.

Kontzertu amaieran txalo zaparrada jaso zuen Mikelek, eta amaitzeko "Zuri" diskako azkenengo hiru abestiak jo zituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario