sábado, 18 de junio de 2016

Rockumentalak - emakumeen gaua

Atzo izan zen aurtengo Rockumentalak ekimenaren azken saioa, eta proposamen berezi bat prestatu zuten antolatzaileek, emakumeen gaua, emakume abeslariei buruzko bi dokumentalekin, Elena Lopez Aguirre aurkezlearekin eta amaitzeko Amaia Gabilondo abeslari zarauztarrarekin.

 Naiz eta kalitate aldetik oso proposamen erakargarria izan, bazuen bere arriskua, zeren oso tarte txikia gelditzen zen bi dokumentalen artean zerbait afaldu edo jateko, eta Modelo aretoko eserlekuak ere ez dira oso egokiak edo komodoak hainbeste denbora bertan pasatzeko. Hala ere, aretoa ia bete egin zen, demostratuz Rockumentalak ekimenak baduela ikusle eta entzuleak erakartzeko gaitasuna, alde batetik saio guztietara hurbildu diren jarraitzaile finkoak, eta baita eskaintzaren arabera saio bat edo bestera apuntatzen direnak ere.

Atzo aurkeztutako bi dokumentalak Nina Simone eta Janis Joplineri buruzkoak izan ziren. Badago aldea bi abeslarien artean, batek oso ibilbide luze eta oparoa izan zuelako, eta besteak berriz oso bizitza motza. Janisen kasuan nabarmena da oholtzaren gainean nolako pertsonalitatea eta indarra erakusten zuen, eta aldiz, oholtzatik jeitsitakoan nolako arazoak  zituen harremanak mantentzeko.  

Eta amaitzeko, oso sorpresa interesgarria izan genuen. Atzokoan Amaia Gabilondo zarauztarrak jardun zuen kantuan, Antxon Sarasuak lagunduta teklatuetan. Amaia ezagutzen dugu "Pottors et klito" taldetik, baino punk musikari lotutako abeslaria izan da. Atzokoan berriz, beste registro bat landu zuen, soul edo antzekoa, eta oso ondo defendatu zen. Amy Winhouse, Cher, Adele, Aretha Franklin eta antzekoen abestien bertsioak kantatu zituen eta erakutsi zuen oso ahots potentea daukala, eta naiz eta ikusi teknika asko ez duela landu, esan daiteke aukera ona daukala bide hau jarraitu eta emaitza politak jasotzeko. Gainera ahotsarekin oso "giro" politak egiten ditu, eta atsegina da entzuteko.

Eta honela amaitu zen aurtengo Rockumentalak. Antolatzaileek badute motiboa gustora egoteko, saioen maila oso altua izan delako, eta ikusle-entzule kopurua ere haundia. Zorionak eta jarraitu horrela! Ea hurrengo urterako zer prestatzen dezuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario