lunes, 8 de mayo de 2017

Izaro - Kutxa Kultur Kluba - 2017ko maiatzak 6

Aurrez Izaro zuzenean bakarka entzuteko aukera izan genuen, eta asko gustatu zitzaigun, baino larunbatean Tabakaleran taldearekin jotzen zuen, eta konparaketak egin ahal izateko, bertara azaldu ginen, eta eskerrak garaiz iritxi ginela, zeren aretoaren aforoa laister bete zen eta nahiko jende kanpoan gelditu zen.

Normalean Izaroren taldea Oriol Flores perkusioan, Iker Lauroba kitarra eta teklatuekin, eta Ana Bastidak baxoan osatzen dute, baino Ane Bastidaren agenda arazo batzungatik, oraingoan Julen Barandiaran izan zen bajista.

Entzuleen arteran adin guztietako jendea zegoen, haurrak, gazteak, ez hain gazteak, helduak eta oso helduak ere bai. Honek esan nahi du adin guztietako entzuleei gustatzen zaiela Izaroren musika.

Kontzertua hasteko "Argia", "Koilarak", "Honey" eta "La vi" abestu zituen, eta komentatu zuen  orain presio haundiagoa duela kontzertuetan, zeren entzuleek letrak ezagutzen dituzte eta akatsen bat egin ezkero konturatu egiten dira. Nabarmena da entzuleek letrak ezagutzen dituztela, askok eta askok abestu ere egiten dituztelako Izarorekin batera.

Jarraitzeko "Zangalatraba" abestu zuen, Iñigo Asensiori dedikatuta, Ikerrek kale egin zuen kontzertu batean berak ordezkatu zuelako Iker, eta gero "Astelehenak" eta "Noviembre". Une hortan taldekideak oholtzatik joan ziren, eta Izarok bakarka abestu zituen "Paradise", bere lehenengo exitoa, eta "Bizitzak".  Ondoren berriz talde osoarekin abestu zituen Californiako oroitzapenetan oinarritutako "Serendipity" (encontrar algo maravilloso inesperadamente esan nahi du hitz honek), eta ondoren "Tu escala de grises", amodiozko kanta bat (hau aurkezterakoan esan zuen munduan zehar ibili eta toki eder asko ezagutu dituela, baino egun batean bere ondoan lo hartu eta 20 minutuz bera begiratzen jarduen zuela, eta hori izan zela inoiz ikusitako ederrena).

Eta amaitzeko "Eider" abestu zuen, entzuleen laguntzarekin koroak egiteko.

Propina bezala taldeko lau kideek bertso bat abestu zuten, kitarraren pedaleraren akople eta guzti, eta azkenik "Zingirako uretan" abestu zuten.

Oraindik ibilbide luzea ez du Izarok, baino pausoak emanaz aurrera doa, eta berak eraikitako etxean dagoen eskailera oso aldapatsu hortan gora jarraitzen du, ahalik eta goren iristeko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario