domingo, 25 de enero de 2015

2015eko urtarrilak 25, Amorante Garoa liburu dendan



Amorante Iban Urizar da, bere bakarkako proiektua defendatuz. Beste talde eta bakarlari batzuei laguntzen jardun ondoren, oraingoan bere laborategitik irtendako abestiak aurkezten ditu lehenengo pertsonan. Denbora falta omen zaio diskoa maitasunez prestatzeko, eta bitartean zuzenekoak ematen diardu, abesti batzuek itxita daudelarik eta beste batzuk oraindik itxi gabe, berak duen  inprobisatzeko gogoa praktikan jartzeko aukera ematen diotelarik.


Ikasketaz trompeta jolea, gaurkoan corneta, kanpaiak, gitarra espainola, harmonium indiarra eta ahotsa erabili ditu, efecto batzuekin batera.


Kontzertuaren hasiera sorpresa bat izan da. Iban Garoako sotoan hasi da kanpaia eta corneta jotzen, eta gora iritxitakoan Jon Maiak gaurko kontzerturako espreski idatzitako agur bat abestu du.  Ibanek adierazi du abestietako letrak idazteko ez duela trebezia haundirik, baino hori ordezkatzeko, balio haundiko lagunak dituela (Uxue Alberdi, Jon Maia, Danele Sarriugarte, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, …)


Abestiak euskaraz eta erderaz tartekatu ditu, eta erritmo eta doinuak ere oso ezberdinak izan dira (flamenkoa, kopla, musika kolonbiarra, indiarra, …). Laborategian ordu asko pasatakoa da Iban, eta horrek ematen dio aukera une bakoitzean ambiente ezberdinak prestatzeko bere instrumentu eta gailu elektronikoekin.


Aritzek hala eskatuta, abesti bat ere inprobisatu du, bere osabak idatzitako liburu batetik hartutako letrekin.


Benetan proiektu interesgarria Amoranterena, eta gaur Garoara gerturatutako guztiek horretaz gozatzeko aukera izan dugu. Baziren publikoan Ibanen familiko eta lagun batzuk (Rafa Rueda, Uxue Alberdi, …), eta gaurtik aurrera lagun gehiago ere izango dituzu gaur Garoan ezagututakoak.


Eskerrikasko Iban eta Garoa, horrelako ekimenez gozatzeko aukerak gure esku jartzeagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario