viernes, 30 de enero de 2015

Kafe Torero (2015-01-29): Makala Jazz funk band



Atzokoan Makala (Mikel Unzurrunzaga) zarauztarra eta bere taldearen txanda izan zen Kafe Torero ekimenean, Euskalduna tabernan. Diska berria kaleratzeko denbora gutxi falta da, biniloak ere eskuartean omen dituzte iada, eta atzokoa motorrak berotzen joateko saioa izan zen, diska berria aurkezteko egingo dute biraren hasierakoa. Ikusleen artean aurpegi ezagun asko zeuden, eta adin guztietako jendea: haurrak, umeak, nerabeak, gazteak eta ez hain gazteak ere. 

Erritmo haundiko kontzertua izan zen, eta abestien artean ere atseden gutxi emateko asmoakin irten ziren zarauztarrak. Sarrerako abesti instrumental batzuen ondoren, Oihan taularatu zen, bere ahotsarekin taldeari beste tinbre bat emanez. Lehenengo abestiek oso erregistro agudoak zituzten, eta sailtasun batzuk izan zituen goiko notak ondo afinatzen (urduritasunagatik izan daiteke edo baita beroketa egin zuenetik denbora dexente pasa zelako). Hala ere, ondorengo abestietan argi gelditu zen hasierako arazo horiek puntualak izan zirela, eta hortik aurrera maila onean jardun zuen. 

Instrumentuen aldetik, Mikel baxuarekin eta Martin kitarrarekin oso txukun aritu ziren, baino musikarien kokapenagatik pentsatu zitekeen bezala, kontzertu guztia  norgehiagoka bat izan zen Ander eta Antxonen artean. Oholtzaren erdialdean, publikoari begira, Martin eta Mikel zeuden, ezkerrean Antxon teklatuekin Anderrei begira, eta eskuinean Ander bateriarekin Antxonei begira.  
Ander eta Antxon oso maila onean ibili ziren kontzertu guztian zehar, bai talde guztia jotzen ari zen uneetan, eta baita bakarkako saioetan ere. Gainera Ander bere musikari gaitasunez gain, makilekin akrobaziak egiten ere jardun zen (eta oraingoan ez zitzaion makilik ihesi jajaja).

Beste zerbait aipatzekotan, esan behar dut nire gustorako momentu batzuetan espresioko pedalaren erabileraz  abusatu egin zuela Antxonek, baino hau gusto kontu bat da, oso pertsonala.

Musikariek ere oso ondo pasa zutela ematen zuen, beraz, urtea hasteko modu ederra izan zen atzokoa Euskalduna tabernara gerturatu ginenentzat.   

No hay comentarios:

Publicar un comentario