domingo, 18 de enero de 2015

Indigo, 2015eko urtarrilak 16 Modelo aretoan



Kontzertu atseginaz gozatzeko aukera izan genuen  ostiral gauean Modelo Aretora gerturatu ginen guztiek.
Iñigo Azpirtarte zarauztarrak, bere Indigo proiektuaren “Out of here” maketa aurkezteko antolatu zen kontzertua, “Sorlekua” ekimenaren barruan.
Iñigok ahots berezia dauka, eta horrelaxe erakutsi zuen kontzertu guztian zehar, batzuetan bakarrik, eta besteetan Leirekin duo oso politak egiten.
Oholtzaren gainean Iñigori laguntzen, Iker Lauroba teklatu eta gitarra elektrikoarekin, Ane Bastida baxuan eta Haritz Lauroba baterian izan ziren. Musikarien lana ere maila onekoa izan zen, beti ere ahotsen osagarri bezala, eta jakinda proiektu honetako garrantzitsuenak ahotsak direla. Haritzen lehenengo kontzertua zen Indigokin, eta hori nabaritu zen. 
Indigok bere maketako bost abestiak aurkeztu zituen, bertsioren bat ere bai, eta baita maketan ez dauden abesti batzuk ere, tartean “Waiting”, eta abesti hau izan zen propina bezala kontzertu amaieran errepikatu zutena.
Tartean momento kuriosoak ere izan ziren, kea botatzen duen makina ataskatu zenekoa adibidez. Iñigo nahiko hiztun azaldu zen, eta  txiste batzuk ere kontatu zituen, mikrofono aurrean duen esperientzia aprobetxatuz.
Kontzertu amaieran entzule guztiak oso gustora agertu ziren. 
Zorionak INDIGO!

No hay comentarios:

Publicar un comentario