sábado, 8 de julio de 2017

Napoka Iria azken kontzertua

Ibilbide luze baten ondoren, atzokoa izan zen Napoka Iria taldeak eman zuen azken kontzertua. Duela 12 urte hasi ziren Miren eta Ander elkarrekin abesten, eta orain dela pare bat urte atseden bat hartzea erabaki zuten. Alde batetik  "Arnasten ikasteko berriz" diskoa arrakastatsuaren ondorengo bira luzatu zen, eta bestetik telebistako Tumatxak saioa zela eta, ezagunak egin ziren musika munduan ibiltzen ez diren hainbat jenderentzat, eta horrek, gure ustez, bertigo pixkat sortu zien. Biek bazituzten beste proiektu batzuk esku artean, eta hortan ibili dira denbora hontan. Bi urteko atsedenaren ondoren, berriz elkartu ziren lokalean, eta hor erabaki zuten Napoka Iria taldearen ibilbideari amaiera ematea.  Baino idea on bat izan zuten, agurra bezala azken kontzertu bat antolatzea. Uztailak 7a zen eguna eta Eibarko Coliseo Antzokia aukeratutako tokia. Zale, lagun eta jarraitzaile asko bildu ginen bertan, eta sarrera guztiak agortu ziren. Kulturako jende asko bertaratu ziren, musikariak, idazleak, kazetariak, ...

Oholtzara azaldu zirenerako, minutu batzutako txalo zaparrada jaso zuen Napoka Iriak. Emozioak lehenengo unetik, eta baldintza horietan ez da erraza zure lana ondo egitea, batez ere ahotsa kontrolatzea, baino Mirenek oso ondo burutu zuen bere lana, eta demostratu zuen zein den bere puntu fuertea, bere ahotsa, hasieran hain gustoko zituen orru haiekin, baino  beti hain pertsonala eta erraza identifikatzeko.

Kontzertuak bi zati izan zituen. Lehenengo zatia 2006ko maketako abestiekin hasi zuten eta ondoren 2011ean kaleratutako Lehertarazi edifizioak diskoko kantuekin jarraitu zuten. Atsedenaldi txiki bat egon zen eta bertan ETB Kultura Transit programak azken kontzertu honi buruz prestatutako bideo bota zuten eta ondoren Napoka Iria taldeko ibilbide guztiko argazki eta bideo batzuk azaldu zituzten.
Bigarren zatian gonbidatuak igo ziren oholtzara, Mursego (zein egokia den violoncheloaren soinua Napoka Iriaren kantuentzat),  Joseba Lenoir, Felix Buff, Ibai, ... Guk faltan bota genuen Iban Urizar, baino agenda arazoak izango zituen. Tarteka entzuleek oihukatzen zuten "Aupa Ander" edo "Aupa Miren", baino atzokoan ere inork ez zuen "Vendo Opel Corsa" oihukatu.

Kontzertuaren amaiera gerturatzen ari zela, ikusita kontzertua oso ondo joan zela eta emozioak kontrolatzeko gai izan zirela, Ander eta Mirenek presioa gainetik kendu zuten, eta"Ezin baitut" abestiaren kriston bertsioa jo zuten. Eta azkena ere bikaina izan zen. Bi abesti hauetan gozatu zuten %100 Ander eta Mirenek.


Ander eta Mirenek ohi baino gehiago hitzegin zuten, batez ere eskerrak emateko bere ibilbide luzean izandako kontzertu antolatzaileei, beste taldeetako musikariei, lagunei, jarraitzaileei, ...

Eskerrikasko zuei, Napoka Iria. Plazer bat izan da zuen musika entzutea, zuen zuzenekoetan izatea, zuekin hitzegitea. Eskerrikasko Ander eta Miren. Zuen musika hor geldituko da, eta guk jarraituko dugu zuen abestiez gozatzen.

Eta hemendik aurrerako, zorterik haundiena biontzat. Badituzue zuen proiektuak eta  badakigu geldikan ez zaretela geldituko. Anderrek Anarikin jotzen jarraituko du, eta Jabier Muguruzarekin, eta Mirenek apustu bat dauka bere proiektu propioarekin, MICE, eta laister grabatzen hasiko da bere lehen lana (ea noiz dugun aukera proiektu hau zuzenean ikusteko).

Elkar ikusiko gara beste oholtza batean, beste talde batzukin, beste lagun batzukin, baino beti musikaren inguruan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario