domingo, 8 de noviembre de 2015

Lou Topet Modelo aretoan 2015-11-06

Ostiralean Lou Topet taldeak bere bigarren diska, Abesti bat gutxiago diska-liburua, aurkeztu zuen Zarauzko Modelo Aretoan. Lehenengo diskarekin arrakasta haundia lortu ondoren, eta bertigo pixkat ere bai, hain denbora gutxian hainbesteko kritika onak jaso izanagatik, tartetxo bat hartu dute bigarrengo disko hau prestatzeko. Oier Aranzabal eta Harkaitz Cano-ren arteko joku bat izan da abesti hauen hitzen itzulpena, eta honen ondorioz disko bat argitaratu beharrean disko-liburu bat izan da emaitza, Harkaitzen testu labur batzurekin hizkuntzak eta itzulpena gaitzat harturik.

Hasteko disko-liburuaren aurkezpen bat egin zuten Oier, Harkaitz eta Gari Berasaluzek. Eta ondoren, motorrak berotzeko, diskoan parte hartu duen Giorgio Basmattik bere OSO FAN proiektuakin abesti batzuk abestu zituen, Oriol Flores bateri jotzailearekin. Entretenigarria izan zen, baino batzuetan bazirudien Oriolen erritmoa ez zela Giorgioren ahotsaren beharretara egokitzen. Giorgio saiatu zen entzuleak animatzen, tartean txiste batzuk ere eginez tren txu-txuari buruz adibidez, baino jendea Lou Topet entzuteko desiatzen zegoen.

Iritxi zen Lou Topet-en txanda, eta demostratu zuten taldearen eboluzioan beste pausu haundi bat eman dutela aurrerantz. Alde batetik kitarrajolea aldatu dute, Unairen tokia orain Rafa Ruedak betetzen duelarik, eta soinuen aukerak asko zabaltzen dira Rafakin distortzioak eta saturazioak erabiliz. Eta bestetik, aparteko gonbidatu bat izan zen taula gainean, Joserra Senperena teklatuak eta Hammond organoa jotzen. osagai hauekin, eta hasieratik datozen partaideek irabazi duten esperientziarekin,  lortu duten emaitza oso maila altukoa da.

Modelo Aretoa ez da askotan betetzen, baina ostirala egun horietako bat izan zen. Eta entzuleen artean, kontzertuetan ikusten ez diren aurpegi asko, batzuk Garoa liburudenda eta literaturan ingurukoak. Hori ere lortzen du Lou Topet taldeak, eta eskertzekoa da.

Kontzertuan diska berriko abesti guztiak abestu zituzten, eta lehenengo diskoko hiru abesti ere bai. Eta oholtzan gainean ere izan ziren Unai Martinez orain arteko kitarrajolea, eta Ainara Lozano eta Giorgio Basmatti ahotsetan. Soinu aldetik oso ondo entzuten zen, naiz eta une batzuetan abestien letrak ulertzea zail samarra egiten zen.

Giro bikaina egon zen, eta entzuleak oso gustora irten ginen, eta taldekoak ere kontentu ziren amaieran.

Nahiko argazki eta bideo kamara egon ziren, eta suposatzen dut aprobtxatuko dutela ekitaldiaren bideo txukun bat egiteko.

Esan bezala, beste pausu haundi bat eman du Lou Topetek lan honekin, eta ematen dituzten hurrengo pausoak ere horrelako haundiak badira, aukera asko dituzte urrutira irixteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario