lunes, 9 de noviembre de 2015

Paperezko kontzertuak: Joseba Lenoir 2015-11-08

Atzokoan Garoa liburudendak antolatuta Paperezko Kontzertuen beste ekitaldi bat ospatu zen Zarautzen, Joseba Lenoir kitarra jolearekin.

Saioaren aurkezle bezala Leire Palacios ibili zen, Berrian idazten duen kazetaria. Josebak aipatutako liburua, Jack Kerouac-en "On the road" izan zen.

Egindako galderei erantzunez, Josebak komentatu zuen musikaz bizitzea posible dela, baino oso gogorra dela, bai fisikoki, baino batez ere psikologikoki, eta musika ezin dela 8 orduko lanbide bat bezala hartu, musikak korapilatzen zaituelako eta 24 orduko lan bat dela, eta horrek suposatzen duela beste gauza asko albo batean utzi beharra. Bestetik, komentatu zuen bizirik sentitzeko beti aldatzeko eta gauza berriak egiteko beharra daukala, eta bestela aspertu edo agobiatzen hasten dela. Horrek eramaten du musika formatu ezberdinetan praktikatzera, bakarkakotik taldeko lanera pasatzea, eta berak zioen bezala, Garoatik jasotako gonbidapenak asko poztu zuen, zerbait berria prestatzera behartzen zuelako. Eta une oro oso prestu eta gertuko agertu zen.

Josebak bi kitarra akustiko erabili zituen, eta txorkatilean karakola edo haziekin egindako tira bat perkusioko instrumentu bezala. Eta bere laguntzaile izan zen Lutxo Neirak, aldiz, kontrabaxua, baxu akustikoa, Elka X-50 organu bat, eta xilofono bikoitz bat erabili zituen. Beraz, instrumentu elektriko bakarra, organoa, eta ez zen egon ez kitarra elektrikorik ezta ere efekturik edo pedalik. Play-lista osatzeko batetik Tenpesta diskoko abesti batzuk abestu zituen, esaterako Erraietatik Erran eta Itsu eta Biluzi, eta bestetik, proiektuan duen disko berrian grabatuko dituen beste batzuk, Friscora bidean eta Ezekiel adibidez. Eta amaitzeko, propina bezala, azkenengo paperezko kontzertuan Garoan izan zen Xabier Montoiaren Izorra Hadi abestia. Ez da erraza rockero bat liburutegi bateko eremura egokitzea, baino Joseba oso ondo moldatu zen, eta prestatutako moldaketak ere oso egokiak izan ziren.

Beste behin ere, goiz atsegina pasa genuen Garoara hurbildu ginenok.

No hay comentarios:

Publicar un comentario